Lumak Haize elkarteak BIZI sexualitatea ekitaldia antolatu du abenduaren 16rako

Lumak Haize Irungo LGTBIAQ+ elkarte feministak BIZI Sexualitatea proiektuarekin loturiko ekitaldia antolatu du. Astelehenean, abenduaren 16an, 18:45ean izango da Irungo Emakumeen Etxean. Bideo proiekzioa eta June Fernándezen hitzaldia antolatu dute.

BIZI bisexualitatea proiektua, euskal kultura bisexuala mapatzeko egin den erreportaje transmedia da. Bertan, elkarrizketen bidez, indarkeriei, bisexualitateak euskal kulturan duen espazioari, lumari, erreferenteei etabarri buruzko hausnarketa egiten da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, pertsonak guztiak ongi etorriak izango dira antolatutako ekitaldira, baina ez jarrera guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude