Otsailaren 3tik 14ra, biak barne, irekita egongo dela 2025-2026 ikasturterako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aurrematrikulak egiteko epea. Hala jakinarazi du gaur Irungo Udaleko Hezkuntza arloak. Deialdia 2022an eta 2023an jaiotakoei zuzenduta dago batez ere, eta baita ikastetxe-aldaketa egin nahi duten familia guztiei ere.
Ikastetxe baterako eskabideak gehiago baldin badira plaza-kopurua baino, legeetan ezarritako baremoa aplikatuz esleituko dira. Aurrematrikula horiek irizpide berei jarraikiz barematuko dira, lehenengo egunean aurkeztu zein azken egunean aurkeztu.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Dokumentazio hau entregatu beharko da ikastetxeetan aurrematrikula egin ahal izateko:
- Ikaslearen Erregistro Zibilaren ziurtagiri indibidualaren fotokopia, (edo Familia Liburuarena.
- Eskaera egiten duen aitaren, amaren edo tutorearen NANaren edo AIZaren fotokopia.
- Puntuak ematen dituzten beste zirkunstantzia batzuk (minusbaliotasuna, lantokiaren helbidea, familia ugaria…) egiaztatzeko dokumentuak. Zentro batean baino gehiagotan aurkeztu badira, lehen aukera gisa adierazitako zentroan eskaera entregatu ondoren, gainerako zentroetan zentroentzat espezifikoak diren puntuazioak egiaztatzen dituen dokumentazioa entregatu beharko da, familiaren helbidea egiaztatzen duena izan ezik.
- 2023ko Errenta Aitorpena, EAEn egin ez bada.
- EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen ikasketa-ziurtagiria.
Dokumentazio horrekin, gurasoek lehen aukera gisa hautatutako ikastetxera joan ahal izango dira, eta han bertan bete eskaera-inprimakia, edo eskaera on-line egin (www.ikasgunea.euskadi.eus). Ondoren, eskatzaileen zerrendak, behin-behineko zerrendak eta behin betiko zerrendak kontsultatu ahal izango dira, martxoaFren 5ean, martxoaren 18an eta apirilaren 15ean, hurrenez hurren argitaratuko baitira ikastetxeetan bertan.
Ikastetxe batean 2 urteko gelan matrikulatutako haurrei lekua gordeko zaie, ikastetxe berean segitzen badute, eta, beraz, ez dute aurrematrikula egin beharrik izango.
Era berean, datorren ikasturtean DBH mailan hasten diren ikasleek ez dute eskaerarik egin beharko, beren eskola-ibilbidean jarraitzen badute; aitzitik, beren eskola-ibilbidea ez den beste ikastetxe batera joan nahi badute, eskaera egin beharko dute.
Eskaeran ikastetxe bat baino gehiago aukeratzen bada, lehenbizi adierazitako ikastetxean egin beharko da eskaera, eta, gero, gainerako ikastetxeetan ikastetxe bakoitzaren berariazko puntuazioetarako behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da, halakorik balego.
Informazio gehiago nahi izanez gero, San Martzial kaleko 2.ean dagoen HAZen bulegora jo daiteke, edo 010 telefonora deitu. Gainera, Irungo Udalak informazioa bidaliko die familiei, hiriari buruzko datu garrantzitsuenekin, aurrematrikula egiteko prozesua berbera baita EAE osorako.
Ikastetxeetako bisitak
Ikastetxeek bisitak nola antolatu dituzten ere jakinarazten da, familiak xehetasun handiagoz ezagutzeko aukera izan dezaten:
- BELASKOENEA HLHI (HH Eraikina) – Urtarrilaren 30ean, 15:30ean (943 899 396).
- DUNBOA HLHI – Indibidualizatua, aurretik ordua hartuta (943 899 329).
- EGUZKITZA HLHI – Telefonoz edo bertan tokia erreserbatuta (943 899 161).
- Urtarrilaren 28an, 16:45ean (euskaraz).
- Urtarrilaren 30ean, 16:45ean (gaztelaniaz).
- ELATZETA HLHI – Telefonoz eta bertan tokia erreserbatuta (943 899 345). Urtarrilaren 28 eta 30ean, 16:15ean.
- LEKAENEA-ANAKA HLHI – Indibidualizatua, aurretik ordua hartuta (943 899 159).
- TOKI-ALAI HLHI – Urtarrilaren 27 eta 28an (943 899 124):
- 2 urtekoena – Palmera Montero (José Antonio Loidi 25), 17:00etan.
- 3 urtekoena – Arbes (Alzukaitz 2), 18:00etan.
- IRUNGO TXINGUDI IKASTOLA (943 894 000):
- Urtarrilaren 29an, 16:30ean (euskaraz).
- Urtarrilaren 30ean, 16:30ean (gaztelaniaz).
- ERAIN TXIKI HLHI – Urtarrilaren 22an, 09:10ean eta 15:15ean, edo indibidualizatua aurretik ordua eskatuta (943 627 111).
- EL PILAR HLBHIP – Urtarrilaren 25ean eta otsailaren 8an, goizez, edo indibidualizatua aurretik ordua eskatuta (943 621 700).
- IRUNGO LA SALLE HLBHIP (943 628 411):
- HH eta LH, urtarrilaren 25ean, 10:00etan eta 11:00etan.
- DBH, urtarrilaren 22 eta 30ean, 17:00etan.
- Baita indibidualizatua ere aurretik ordua eskatuta.
- SAN VICENTE DE PAUL HLBHIP (943 619 990):
- Ate irekiak, urtarrilaren 22an, 17:00etan.
- Familientzako tailerrak, urtarrilaren 25ean, 10:00etan.



