Martxoaren 13an, ostegun arratsaldean, X. Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren sari banaketa egingo da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Bertan ipuin irabazleak irakurriko dira musikaz lagunduta.
Era berean, antolatzaileek Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren X. edizioko irabazleen berri eman dute. Helduen kategorian euskaraz Gorane Cobas Costoyas (Urnieta, Euskal Herria) eta gazteleraz Javier Caballero Nuñez (Sevilla, Estatu Espainola) nagusitu dira. Gazteen katergorian berriz, euskaraz Ander Arozena Zamora (Hondarribia, Euskal Herria) eta gazteleraz Bruce Brad Oskar Silva Conchucos ( Churín, Peru) izan dira irabazleak.
Aurten ipuin irabazleak Irungo eskola publikoetako zuzendariek irakurriko dituzte: Sergio Gonzalez (Toki-alai) Agurtzane Aizpuru (Txingudi Ikastola) Julen Urkia (Dunboa ikas komunitatea) eta Oihana Elortegi (Eguzkitza), Maite Elizondok arparekin lagunduta.
Parte-hartzea
Aurtengo edizioan 694 ipuin jaso ditu lehiaketak, inoizko parte hartze handiena izan duelarik. Parte hartzaileen artean %51,9 emakumezkoak izan dira eta %48,1 gizonezkoak. Ipuinen hizkuntzari dagokionez, helduek euskaraz 41 liburu bidali dituzte eta gazteleraz 515. Gazteen kasuan, euskarazko ipuinak 60 izan dira eta gaztelerazkoak 78.
Ipuinen idazleen jatorriari dagokionez, gehienak Euskal Herritik bidaliak izan dira, hau da, %33,2a, Estatu Espainoletik iritsitakoengatik jarraituta, %30,5arekin. Ondoren Argentinatik jaso dituzte gehienak, Kuba, edo Perutik dezente ere. Antolatzaileek adierazi dutenez, “aurten baina sorpresak izan ditugu eta Japon, Estatu batuak edo Mexiko, Herrialde katalanak”. Horretaz gain, Venezuela. Republika dominikana, Belgika, Panama, Kolonbia, Zelanda, Berria,Ingalaterra,Costa Rica, Nikaragua, Guatemala, Bolivia, Frantzia, Kanada, Italia, Alemania, El Salvador, Suiza, Dinamarka, Paraguay eta Txiletik ere ipuinak jaso dituzte.
Gainera, antolatzaileek eskolen parte hartzea eskertu dute, aurten eskola hauetako ipuinak jaso dituztela aipatuz: Orixe, Iturramana, Toki alai, Txingudi ikastola, Egiluze, Solokoetxe eta Orereta ikastola. Halaber, Irungo Aek ere lehiaketan parte hartzera animatu da. Adibidez, gazte kategoria euskarazko irabazlea Hondarribiko Egiluze ikastetxean proposatutako ariketan parte hartu duen ikaslea da.



