Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren X. ediziora ipuinak bidaltzeko azken astea hasi da. Otsailaren 8a arte jasoko dira ipuinak. Orri bakarreko ipuinak asuncasasolaipuina@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal daitezke otsailak 8 arte. Orduan, epaimahaiaren lana hasiko da. Martxoaren 13an, ostegunarekin, 19.00tan sari banaketa ekitaldia egingo dugu Irunen.
Lehiaketaren antolakuntzarik adierazi dutenez, parte-hartzeko azken astea amaitu aurretik, lehiaketaren X. edizioak parte hartzea handia izaten ari da. Hala ere, deialdi berezia egin nahi dute jendea euskarazko ipuinak idaztera animatzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, “urtero 350 ipuin inguru jasotzen ditugu gazteleraz, mundu osotik bidalitakoak”. Horregatik, euskarazko kategoriak indartu eta sustatu nahi dituzte, euskal herritarrak euren hizkuntzan idaztera animatuz.
Gaia, kategoriak eta sariak
Lana eta parte hartzea errazteko aurten gaia oso zabala da: indarkeria matxista bere horretan izango da. Gai zabala eta konplexua dela badakigu, baina aldi berean gaiak izan ditzakeen adiera guztiak ongi etorriak izango dira. Gai irekia da aurtengoa beraz.
Parte-hartzaileak lau kategoriaetan banatuko dira: helduena (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 16 urtetik gorakoentzat; eta gazteen kategoria, (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.
Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da. Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko saria jasoko dute. Gazteen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat. Liburuek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte eta Katakrak Iruñeko liburutegiak eskainiko du.
Aurtengoan X. edizio borobila izanik gazteen parte hartzean jarri dute arreta eta ikastetxe askorekin egin dute lana eta dirudienez, honek gazteen parte hartzea sustatu du. Antolakuntzartik beraiekin batera lan egin duten ikastetxeei beren esker ona agertu nahi diete.
X. edizioaren berezitasunak
Asun Casasolaren borroka eta kemenari aitortza egiten jarraitzeko asmoz jaio zen lehiaketa eta aurten urtemuga borobila izanik berezitasunak izan ditu. Batetik, Asuni omenaldi txiki bat eginez dokumental bat ekoiztu berri dute.
Eta bestetik gazteen parte hartzea sustatzeko, Goazen! Telesaileko lagunek bideo bat prestatu zuen.
Informazio gehiago
Lehiaketaren oinarriak eta jakin beharreko informazio guztia www.asuncasasolaipuinak.eus webgunean dago eskuragarri.



