Barbara Stammelen erakusketa Menchu Gal aretoan ikusgai egongo da maiatzaren 25era arte

“Hilde, haurtzaroa eta vanitas-ak” erakusketa aurkeztu dute gaur Menchu Gal aretoan. Izan ere, Barbara Stammel artista aleman getariartuaren lanak maiatzaren 25era arte ikusi ahalko dira bertan. Gaur goizean, Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Kulturako ordezkari Nuria Alzaga Menchu Gal erakusketa aretoan izan da erakusketaren aurkezpenean, María José Aranzasti arte historialaria eta euskal arte garaikidean adituarekin batera. Erakusketa gaur arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da.

Nuria Alzagak hedabideen aurrean adierazi duenez, urteak daramatzate emakume artistak ezagutarazten  Menchu Gal aretoan: “bide horretan hainbat erakusketa eskaini ditugu azken urteetan, hala nola Maria Cueto, Rosa Valverde, Carmen Maura edo Mabi Revuelta, beste hainbaten artean”. Kultura ordezkariaren hitzetan, “orain beste aukera bat aurkezten zaigu Barbararen erakusketarekin, apustu argia mintzaira garaikideengatik oso estilo eta kalitate handikoak, hain zuzen, izan ere, Menchu Gal aretoak asko du esateko”.

Erakusketa “Hilde” serieko obrek osatzen dute, artista ama hil zitzaionean margotzen hasi zen hainbat erretratuk. Neurri desberdinetako koadroak dira (asko, handiak), eta, haien bidez, artista ikusleari mintzo zaio zuzenean. Izan ere, beren erakargarritasuna misteriotsua eta, aldi berean, tematia da, eta, hori dela eta, aurretik erreparatzen bazaie, ikuslea obraren parte sentitzen da, zuzenean begiratzen baitio.

Areto txikian, “Haurtzaroa” serieko lanak paratu dira; tartean, artistaren hiru autorretratu. Erretratu horiek, Stammelek 2014tik sortu dituen giza orbanekin batera, iragana dakarte gogora, joandako bizitzak. Gai hori vanitas edo natura hilen bidez jaso du, ispiluetan, eta, horrela, ikusleak bere burua ikusten du obretan.

Stammelen obraren ezaugarri nagusia pigmentu naturalak erabiltzea da; askotan, lurra. Koadroen egikerarena, berriz, oso testura markatua, materiazkoa, bereziki espatula eta pintzelak baliatuz eta zipriztinak, zimurrak, pitzadurak… eginez sortua.

Bisita gidatuak

Erakusketa bukatu bitartean, bisita gidatuak eskainiko dira, 18:30ean.  Apirilaren 11n eta maiatzaren 9an, 16an eta 23an bisitak komisarioarekin egingo dira; apirilaren 4an eta 25ean, komisarioarekin eta artistarekin, bi hizkuntzatan. Bisitetan parte hartzeko interesdunek izena eman beharko dute, irunkultura@irun.org helbidera idatzi, eta, gero, konfirmazioa jaso beharko dute.

Barbara Stammel

Barbara Stammel artista Söckingen jaio zen, Munich hego-mendebaldean. Municheko Arte Ederren Akademian Pintura eta Grabatua ikasi aurretik, Biologiako ikasketak egin zituen, eta horrek bihotzari buruzko pintura serie bat egitera bultzatu zuen: “The Heart”. Municheko Arte Ederren Akademian bertan, eskultura ikasketak ere egin zituen, Magdalena Jetelováren tailerrean, eta Bartzelonan Pau Gargallo Arte Ederren Fakultatean ere ikasi zuen, Rosa Agenjorekin eta Adolf Genovartekin. Serigrafia eta Fotografia ere ikasi du, Artelekun, Donostian, eta Closlieu tailerrean ere trabatu da, Parisen, Arno Sternekin.

1994tik, Getarian bizi da, eta bertan lan egiten du, eta, besteak beste, San Telmo Museoan, Artium Museoan, Burgosko Arte Garaikideko Zentroan, Iruñeko Kulturako Alorrean, Tarragonako Arte Modernoko Museoan eta Enrique Leote Fundazioan (Portugalen) ditu ikusgai bere lanak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude