Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du martxoaren 28an, ostirala, 10:00etatik 18:00etara, Udalaren Zeramika Tailerrak (Pikoketa kalea, 9) “Raku” teknikaren Masterclass bat eskainiko duela. Tailerrean 16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena, datorren asteazkenera arte, hilak 26, udal-webgunean, 40,80 euro ordainduta.
Teknika honek labe batean tenperatura baxuan (1.000 gradu zentigradu) erretzea datza. Pieza goriak esmalteak urtu ondoren ateratzen dira, eta material organikoz betetako edukiontzi batera eramaten dira, atmosfera murriztailea sortzeko. Ikasle bakoitzari “chawan” bat emango zaio (horrela deitzen zaio terako ontziari), eta berak esmaltatuko du.
Harremanetarako telefono-zenbakia 617 47 90 21 da. Masterclassean, atsedenaldia egingo da bazkaltzeko.



