Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkartea “Fars de Menorca” argazki erakusketa antolatu du

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteak “Fars de Menorca” izeneko argazki erakusketa antolatu du. Erakusketa maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bisitatu ahalko da Irungo Palmera Montero Gunean eta sarrera dohain da. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 08:00etik 22:00era eta larunbatetan eta igandetan 10:00etik 14:00era eta 16:00etik 20:00era. Jai egunetan, berriz, itxita egongo da.

Itsasargiak eszenatoki ezin hobeak dira maitasun, suspense edo terrorezko istorioak sortzeko. Ilunabar bakoitzarekin hasten da egunsentian amaitzen den borroka bat: iluntasunaren aurka, itsasargiaren argia pizten da. Horren harira, Menorcan bisitatu dituzten itsasargien barruko eta kanpoko argazki batzuk erakutsi nahi dituzte.

“Charles Dickens-en “Gabonetako ipuina” obran paragrafo bat dago, non kontatzen den nola Gaur Egungo Gabonetako mamuak Scrooge jauna hegan eramaten duen munduko beste leku batzuetan jai horiek nola ospatzen dituzten ikustera. Lehenengo geldialdia “harkaitzezko” itsasargi batean egingo dute, itsasoan barrena kilometrotara dagoen haitz batean eraikia. Bikote espektralak hor ikusten du nola bi farozainek deboziozko gabon kantak abesten dituzten eta anaitasunean topa egiten duten. Eszena ederra da. Itsasargiek milaka urte daramatzate gizakiek iluntasunaren aurka daramaten borrokaren sinbolo izaten”. (El camino pagano, Edgar-Max).

Itsasargiaren egitekoa agerikoa da: marinelei seinale ikusgarri bat ematea ez dezaten harkaitzen kontra jo. Funtsean, goialdean linterna bat duten dorreak dira, argizko seinale soil bat, itsasoak zeharkatzen dituztenei segurtasuna emateko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude