Abian dira gaurko iragarritako marea biziei aurre egiteko prebentzio neurriak

Atzo eta gaurko mare biziak iragarrita daude. Horregatik, Cristina Laborda Irungo alkateak eta Iñigo Bergés Segurtasuneko eta Herritarren Bizikidetzako ordezkariak agerraldia egin dute gaur abian jarri diren neurrien inguruko informazioa emateko.  Prebentzio dispositiboak  zenbait neurri biltzen ditu, hala nola urei aurre egiteko konportak eta ebakuazio-planak. Iragarpenak direla eta, dispositiboa prebentiboki aktibatu da, Bidasoa ibaiak ez gainezkatu izan.

Irungo Udalak protokolo bereizi bat dauka Babes Zibileko Udal Planaren (BZUP) barruan uholdeei eta marea biziei aurre egiteko, Santiagoko bidegorriaren eremuan eta Behobian, uholdeetan jarduteko prozeduraren baitan. Urtero, marea-taulak argitaratzen direnean, aurreikusitako mareen altuerak berrikusten dira, jarraipen berezia zer egunetan egin behar den ebazteko. Aurten martxoan eta orain izan dira, eta ez dute kalterik eragin.

Indarreko protokoloak prebentzioa, autobabesa eta berehalako esku-hartzea uztartzen ditu, dauzkagun baliabideak erabilita, herritarren segurtasuna bermatzeko Santiagon edo Behobian marea biziak edo uholdeak daudenean. Hori dela eta, urei eusteko eta husteko konportak erabiltzen dira zona batzuetan, fluxua kontrolatzeko eta uholde arriskua murrizteko. Gainera, xukatzeko ponpa mugikorrak ere erabiltzen dira, ur asko pilatzen denerako, baita monitorizatzeko eta iragartzeko sistemak ere.

Horrekin batera, lan guztiak Udaltzaingoak koordinatzen ditu, Larrialdietako teknikariarekin, Udaleko obra eta garbiketa brigadekin eta Babes Zibileko boluntarioekin batera.

Cristina Laborda alkatearen hitzetan, urteak pasa ahala neurriak hobetuz joan dira, Babes Zibilak egiten duen lan handiaz gain, ibaiak gainezka egiten badu, ahalik eta ondoen prestatuta egon dadin. Behobian hartutako neurrien eraginkortasuna ikusita, Santiagoko beste zona honetarako ainguratze- eta uhate-sisteman ere inbertitu dugu, baita beste jarduketa batzuetan ere, hala nola, bidegorriko parterretan kota igotzea urak inguruko etxebizitzen etxabeetan eraginik izan ez dezan”, azaldu du Irungo alkateak.

Ordezkariak esan duenez, gainera, «Babes Zibilaren lana nabarmendu behar da, horrelako gertakari naturalei aurre egiteko aukera ematen baitigu. Urteak daramagu prebentzio-protokoloa lantzen, eta bi egun hauetan aktibatuta, prest egon gara uholdeak egon balira egin beharrekoa egiteko. Zorionez, ez da beharrezkoa izan. Aurrea hartzea da gure betebeharra, kalte materialak eta pertsonalak prebenitzeko».

Aurrekariak

2011ko udan egin zen lehen jarduketa Behobia aldean: euste-horma bat eraiki zen eta hamar konporta jartzeko euskarriak instalatu ziren, ibaiak gainezka eginez gero egoerari aurre egiteko. Klima-aldaketaren ondorioz, mareak gero eta gorago iristen ziren eta maizago iristen ziren maila arriskutsuetara. Hori ikusirik, 2024ko udan berriz esku hartu zen, euste-horma gehiago eraikitzeko, eta eremua babesteko ildo-bizkar bat osatzeko parterreak goratu ziren. Horrekin batera, ibaiaren goraldiei eusteko zortzi konportarentzako euskarriak jarri ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude