Oiasso Museoa historia eta zientziaren topaleku izango da hirugarrenez urriaren 21etik 24ra

Oiasso Museoak Historia eta Zientzia Zikloa hartuko du urriaren 21etik 24ra. Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuarekin lankidetzan antolatutako zikloaren hirugarren edizioa izango da. Aurtengoa ‘One Health: giza, animalia eta ingurumen osasuna’ lelopean antolatu da.

Historialarien, arkeologoen eta osasun-zientzialarien arteko solasaldien bidez, ziklo honen helburua osasunaren arloko ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta oraindik ere duten eragina zabaltzea da. Aurten animalien osasunaren eta ingurumenaren egoerak gizakien osasunarekin izan dituzten eta gaur dituzten elkarreraginak aztertu nahi dira, historiaren eta zientziaren ikuspegiak uztartuz.

Zikloaren programazioa

Urriaren 21an, asteartean, 19:00etan, Mertxe Urteaga eta Ainhoa Bereziartuaren arteko elkarrizketa elikadurari buruz, Marialui Garcíak moderatuta.

Urriak 22an, asteazkenean, 19:00etan, Izaskun Aseginolaza eta Jesus Ibarlucearen arteko elkarrizketa hirigintzari buruz, Koldo Garcíak moderatuta.

Urriak 23an, ostegunean, 19:00etan, Manuel Ferreiro eta Yolanda Salicioren arteko elkarrizketa pandemiei buruz, Cristina Ubanik moderatuta.

Urriaren 24an , ostiralaean, 18:00etan, ‘Des-extinción’ filmaren emanaldia (Alfonso Par, 2019), Koldo Garciak aurkeztuta.

19:00etan, ‘5 litro’ erakusketaren inaugurazioa, Ainhoa Bereziartua (Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea) eta Maddi Astigarraga (zientzia-ilustratzailea) garatzen ari diren ‘One Health’ri buruzko pilotu bat.

Proiektu ibiltaria da, errealitate areagotua erabiltzen duena hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko, eta, horrez gain, hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak eragindakoa.

Erakusketa urtarrilaren 18ra arte egongo da ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude