Osinbiribileko habitata eta espezieak bertatik ezagutzeko bisita gidatua egingo da azaroaren 8an

Irungo Udaleko Garapen Jasangarriko arloak bisita gidatua antolatu du datorren azaroaren 8rako, larunbaterako, Osinbiribileko parkera, Txingudiko paduraren ondoan dagoen gunea ezagutzeko. Irteera puntua, 09:00etan, Osinbiribileko bidegorriaren hasiera izango da, iparraldeko saihesbideko zubiaren azpian, Dunboa ubidearen ondoan.

Izen emateak, udalaren webgunearen bidez edo 010 telefonora deituz, banaka egin beharko dira urriaren 27tik azaroaren 6ra bitartean. Eguraldi txarragatik bertan behera geratzen bada, aldez aurretik jakinaraziko da.

Bisita horretan, lekuaren bilakaeraren errepaso historiko labur bat egingo da, eta bertan aurki daitezkeen habitat eta espezie nagusiak deskribatuko dira, arreta berezia jarriz bisitaren bi orduetan, gutxi gorabehera, zenbat hegazti behatu ahal izango diren. Horregatik, pertsona bakoitzak bere prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Nabarmendu behar da Irungo Udalak eremu hori erosi zuenetik birnaturalizatzeko prozesua burutu duela. Ingurumen-interes handiko habitatak sortu dira, hala nola lezkadiak, ur-laminak, lohi-eremuak eta belardiak. Hirigunetik gertu egon arren, eta giza presentzia handia izan arren, hezegune izaera berreskuratzeak aukera eman du Osinbiribil atseden hartzeko, elikatzeko eta ugaltzeko eremu gisa erabiltzen duten hainbat hegazti-espezie kolonizatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude