‘Aseguruen aurkako erreklamazioak’ tailerra emango da azaroaren 10ean Palmera Montero Gunean

Datorren astelehenean, azaroak 10, Palmera Montero Guneak doako tailer bat hartuko du, aseguruen sektoreko erreklamazioak kudeatzen ikasteko. Publiko guztiari irekitako tailerra izango da, baina bereziki, adinekoei zuzenduta. Tailerra 17:30ean hasiko da eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) antolatutako ekintza da, Irungo Udaleko Gizarte Ongizatearen arloko Adinekoen Zerbitzuarekin lankidetzan. ‘Aseguruen aurkako erreklamazioak’ izenburupean, adinekoek aseguru motak ezagutuko dituzte, baita horiek nola kontratatu eta ezbeharra gertatuz gero jarraitu beharreko urratsak ere zeintzuk diren ikasiko dute.

KIUB

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) 1985ean sortu zen, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa, prestakuntza eta aholkuak emateko eta haien defentsan laguntzeko, hainbat ekintzaren bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude