Euskaraz egiteko gonbidapena luzatzen die Mintzapraktikak euskaltzale eta euskara ikasleei

‘Eta euskaraz egiten badugu?’ lelopean abiatu du Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak Irungo Mintzapraktika egitasmorako izen-emate kanpaina; izan ere, euskara praktikatzea eta zaletasunak uztartzeko gonbitea luzatu nahi da irundarrei, alegia, gustuko dituzten jarduerak euskara praktikatzeko aukera bihurtu ditzaten. Programa berri hau gaur aurkeztu du Josu Iguiñiz Euskara ordezkariak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduarekin bat martxan jarri da.

Mintzapraktika paseo bat emanez egin daiteke, edota bizikletan eta mendian dabiltzan bitartean, askok kafe baten bueltan aritzea nahiago izaten dute, eta, beste batzuk, berriz, lanean aritzen direnean. Euskara praktikatzeko ez baitago gogoa besterik behar.

Josu Iguiñiz ordezkariak aipatu du eskarmentua eta euskaltzaleen mugimenduaren baitan Euskal Herri osoan martxan dauden gainerako mintzapraktika egitasmoetan pilatutako esperientzia gehituko dizkio Taupak Irunen orain arte eginiko lanari. Irun euskaltzalea dela argi dugu eta orain erakusteko garaia da”.

Gaurtik aurrera zabalik dago egitasmoan parte hartzeko izen ematea eta irundarrei gonbitea luzatu nahi da egitasmoan parte hartzeko; alde batetik, euskara praktikatu nahi dutenei, eta baita euskara praktikatu nahi duten horiekin astean behin ordubetez elkartzeko prest daudenei ere.

Mintzapraktikaren funtzionamendua oso sinplea da: euskara praktikatu  nahi duen lagun talde bat haiekin astean ordu betez euskaraz aritzeko prest dagoen pertsona batekin  elkartzen da. Azken hauek  behar-beharrezkoak dira egitasmoa handitu eta indartu ahal izateko, horiek horrela, deialdi berezia agin nahi zaie Irungo euskaltzaleei egitasmoaren parte izan daitezen, euskaraz bizi nahi duten herritarrei euskaraz aritzeko aukerak eskainiko dizkiete mintzapraktika eginez; horrela, Irungo euskararen erabilera handitzeko bere aletxoa jarriko dute.

Taldeek normalean astero biltzen dira, baina badira maiztasun txikiagoarekin elkartzen direnak ere, esate baterako 15ean edo hilean behin. Adina ere kontuan izaten da taldeak osatzerakoan; horrela bada, badira 30 eta 40 urte bitarteko kidez osaturikoak, 40 eta 50 bitartekoenak….

Mintzalagun taldeen asteroko saioez gain  tarteka, ekintza osagarriak antolatuko dira: irteerak, txangoak, tailerrak, topaketak….

Taupa Euskaltzaleen mugimenduko lantaldea arduratuko da egitasmoaren behar guztiez eta Mertxe Gerriko izango da programaren arduraduna. Parte hartzeko nahiko da adin nagusikoa izatea eta euskaraz aritzeko gogoa izatea. Parte hartu nahi duen orok honako bideetatik eman dezake izena:

Taupa euskaltzaleen mugimendua

2024ko abenduan Euskaltzaleen Topagunea zena, Taupa euskaltzaleen mugimendua izatera pasa zen. Bere helburua Euskal Herriko euskaltzaleak antolatzu eta euskararen erabileran eragitea da, hainbat egitasmo eta ekintzaren bitartez. Jakina da Mintzapraktika egitasmoek euskararen erabilerari ekarpena egiten diotela, euskara praktikatzeko uneak eta guneak sortzen dituztelako.

Urte luzeko eskarmentua du Taupak mintzapraktika egitasmoak kudeatzen, hain justu ere, euskaltzaleen mugimenduaren baitan sortu baitziren, eta mugimenduaren baitan garatu baitira. Ez hori bakarrik,  zenbait gertuko herrietako mintzapraktika egitasmoak kudeatzen ditu Taupak, hala nola Hondarribikoa 2013-2014 ikasturteaz geroztik, edota Baztan, Bortziriak eta Malerrekakoa 2016tik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude