Otsailaren 2tik 14ra egin beharko da 2026-2027 ikasturterako matrikulazioa

Otsailaren 2tik 14ra irekiko da 2026-2027 ikasturterako  Irungo ikastetxe publikoetan eta itunduetan matrikulazioa egiteko aukera. Haur Hezkuntza egin behar duten ikasleek (2022an eta 2023an jaiotakoek), Lehen Hezkuntza egin behar dutenek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin behar dutenek egin behar dute aurrematrikula. Familia bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu behar du, baina ikastetxe bat baino gehiago aukeratu dezake, lehentasun ordenan.

Eskaerak egiteko bidea

Ikastetxeren baterako eskaeren kopurua handiagoa bada tokiena baino, indarrean dagoen araudiaren araberako baremoa aplikatuko da tokiak esleitzeko. Eskaera formalizatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da: familia liburuaren edo ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibidualaren fotokopia eta eskatzailearen NAN edo AIZ; dituztenek, puntuazio gehigarrirako eskubidea ematen duten zirkunstantziak egiaztatzeko agiriak (desgaitasuna, laneko helbidea, familia ugaria…); 2023ko errenta aitorpena EAEtik kanpo egin zutenek, aitorpena; eta EAEtik kanpoko ikasleek, egindako ikasketen ziurtagiria.

Aurrez aurre egin daiteke eskaera, nork lehenetsitako ikastetxean –hitzordua eskatu beharko da–, edo telematikoki, Ikasgunea atarian, https://ikasgunea.euskadi.eus helbidean.

Zerrenden argitalpena

Honako hau izango da prozesuaren egutegia: martxoaren 5ean, eskatzaileen zerrenda argitaratuko da; martxoaren 18an, behin-behineko zerrendak; apirilaren 15ean, behin betikoak; martxoaren 25ean, erreklamazioak aurkezteko eta eskaeran atzera egiteko epea bukatuko da; eta, maiatzaren 26an, gorako errekurtsoak aurkezteko epea.

Zerrendak nork lehenetsitako ikastetxean zein Ikasgunea plataforman kontsultatu ahalko dira, eta, gainera, ikastetxe bakoitzak informazio pertsonalizatua bidaliko die familia interesdunei.

Irungo Udalak gogorarazi duenez, 2 urtekoen gelan edo ondoko ikasmailetan eskolatuta dauden ikasleek ez dute aurrematrikularik egin behar, betiere ikastetxe berean segitzen badute: dagoeneko badutelako tokia.

Bestalde, Udalak nabarmendu du eskabidea aurkezteko datak ez duela eraginik balorazioan: noiz aurkezten diren gorabehera, irizpide berak aplikatzen dira eskaera guztiak ebaluatzeko, betiere epe barruan egiten badira.

Irungo udal barrutia eskola eremu bakarra da, eta, hortaz, hirian erroldatutakoek bost puntu eskuratuko dituzte gertutasunagatik udalerriko ikastetxe publiko edo itundu guztietarako, etxetik gertuen dutenerako izan ezik, zeinetarako zazpi puntu eskuratuko dituzten.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabakiko du zenbat toki gordeko diren ikastetxe bakoitzean hezkuntza arloan berariazko laguntza premiak dituzten ikasleentzat, eskolatzea orekatua eta ekitatiboa dela ziurtatzeko.

Onarpen prozesuari buruzko araudia Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu daiteke, www.hezkuntza.net helbidean, Irungo ikastetxeei buruzko informazio xehearekin eta ateak irekitzeko jardunaldiei buruzkoarekin batera.

 

Ikastetxeak eta ate irekiak

  • Belaskoenea HLHI

943.899.396

https://sites.google.com/belaskoenea.net/ceipbelaskoeneahlhi/

Urtarrilak 30ean, 16:30ean, HH eraikinean.

 

  • Dunboa HLHI

943.899.329

www.dunboahlhi.hezkuntza.net

Banakoa hitzorduarekin

 

943.899.161

www.eguzkitza.hezkuntza.net

Urtarrilaren 28an euskaraz 16:45ean eta urtarrilaren 30ean gazteleraz 16:45ean.

Telefonoz edo aurrez aurre izena eman

 

943 899 345

www.elatzetaikastetxea.net/

Urtarrilaren 28an 16:15ean eta urtarrilaren 30ean 16:15ean

Telefonoz edo aurrez aurre izena eman

 

  • Lekaenea-Anaka HLHI

943.899.159

www.lekaenealhi.hezkuntza.net

Pertsonalizatuak

Hitzordua

  • Toki-Alai HLHI

943.899.124

www.tokialai.eus

Urtarrilaren 27an eta 28an HH 2 urte Palmera (Jose Antonio Loidi, 25) 17:00etan eta HH 3 urte Arbes (Alzukaitz, 2): 18:00etan

943 894 000

www.txingudikastola.hezkuntza.net

Urtarrilaren 29an euskaraz 16:30ean eta urtarrilaren 30ean gazteleraz 16:30ean.

  • Erain Txiki HHIP

943 627 111

eraintxiki@eraintxiki.com

Urtarrilaren 22an 9:10etan eta 15:15etan

Banakoa hitzorduarekin ere

  • El Pilar HLBHIP

943 621 700

www.elpilarikastetxea.org

Urtarrilaren 25ean goizez eta otsailaren 8an goizez

Banakoa hitzorduarekin ere

  • Irungo La Salle HLBHIP

943 628 411

www.irungolasalle.eus

DBH urtarrilaren 22rako 17:00etan eta urtarrilaren 30ean 17:00etan.

HH eta LH urtarrillaren 25ean 10:00etan eta 11:00etan.

Banakoa hitzorduarekin ere

 

943 619 990

www.sanvicenteirun.com

Ate irekitako jardunaldia, urtarrilaren 22an, 17:00

Familientzako tailerrak,  urtarrilaren 25ean, 10:00

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude