Sargia parkea berritzeko lanak egingo dira astebetez

Irungo Udaleko Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako Arloak jakinarazi duenez, Sargia parkea berritzeko lanak egingo dira. Lanak eguraldi ona egiten duenean egingo dira eta astebete iraungo dute. Zehazki, goiko plataformako zorua ordezkatuko da, eta parkea orokorrean txukundu. Lanak martxan dauden bitartean, jolastokia itxita egongo da.

Lanak haurrentzako parkeetako segurtasun zoruak berritzeko kontratuaren barruan egingo dira eta enpresa esleipenduna Montajes Garra SL da.

Egitekoak

Lehenengo hiru egunetan, egungo zorua kenduko da, eta kautxu sintetiko birziklatu beltzezko geruza bat jarri.  Gero, elastikotasun handiko koloretako kautxuzko mintz bat jarriko da. Azkenik, zorua lehortuko da. Bide batez, parkea orokorrean txukunduko da, eta jolaserako elementuren bat ordezkatu edo gehitu ere egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude