‘Mugaz Muga’ proiektuak badu data: datorren 2026ko azaroaren 22an egingo da Hendaia, Irun eta Hondarribia elkartuko dituen emakumeen mugaz gaindiko lehen triatloi herrikoia. Ekimen parte-hartzaile eta feminista hau azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu da, “Bizirik, aske eta beldurrik gabe” lelopean hiru udalerriak mugaz gaindiko bide berean batzeko asmoz.
Kirol-proposamen honek hiru erronka desberdin bilduko ditu hiru hiritan zehar: Hendaian 2 kilometroko ibilbidea itsasoan oinez, Irunen 15 kilometroko zeharkaldia bizikletaz eta Hondarribian 5 kilometroko proba korrika eginez.
Laster xehetasun gehiago
Proiektua Txingudiko Elkarte Feministak, Emeki Elkarteak eta Hendaia Uretan erakundeak elkarlanean bultzatutako ekimena da, kirola eta aldarrikapen soziala uztartuz Bidasoaldeko emakumeen elkarlana nahiz ahalduntzea sendotzeko helburuarekin. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, laster zabalduko dituzte izen-emateei, ordutegiei zein ibilbide zehatzei buruzko xehetasun guztiak.



