
San Migel auzoak adin guztiei zuzendutako jai-egitarau zabala prestatu du irailaren 21etik 28ra bitartean. Astelehenean, asteazkenean eta ostiralean Auzo Elkartean egingo diren gimnasia-saioekin abiatuko da egitaraua, baina ostegunetik, irailak 24, aurrera kaleko ekintzak nagusituko dira Julián Sánchez parkean: 11 eta 17 urte arteko gazteentzako grafiti tailerrak eta ur-jolasak (17:00etan) zein Mariachi Orlando musikak alaitutako Sanmi Pintxoa (19:30ean). Ostiralean, irailak 25, Txikidantz Tour kalejirak, “Globotá” ekitaldiak eta Angel DJren diskofestak (karaoke eta bingoarekin) emango diote hasiera ofiziala jai-asteburuari.
Asteburuko egunetan ekitaldi ugariz gozatu ahal izango da. Larunbatean, irailak 26, Petanka Txapelketa, haurren marrazki-lehiaketa, haur-danborrada eta paella herrikoia (14:00) antolatu dira, eta arratsaldean Mus Txapelketa, haur-tailerrak, euskal kirolak eta umeentzako merienda egingo dira, gauean Mandragora Negra, Stereo Rock eta Synergy taldeen kontzertuei bide emateko (21:00etan). Igandean, irailak 27, Irungo Txistulari Taldearen dianarekin abiatuko da eguna, eta ondoren patata-tortilla txapelketa, Musika Bandaren kontzertua, dantza emanaldiak (Jazzarte, Sol de Loto eta Caramelo) eta Lee Junior taldearen saioa egingo dira, jaiei amaiera emateko azken “Globotá” ospatu aurretik.
Festei amaiera biribila emateko, astelehenean, irailak 28, Azoka gunean Umeen Eguna ospatuko da 17:30etik aurrera txokolatada, opil eta txapa-tailerrarekin (Caser egoitzaren, Onena eta Pasquierren laguntzarekin). Horrez gain, San Migeleko zentro sozialean bingo berezia egingo da 18:00etan.



