2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen aurre-bozketa online egingo da gaur eta bihar

Irungo Udalak jakinarazi duenez, 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesuko proposamen baliozkotuak aurre-bozkatzeko epea zabalik egongo da gaur eta bihar (irailak 28 eta 29). Herritarrek udalaren webgunearen bidez eman dezakete botoa, eta fase honetan balorazio onena jasotzen duten 13 proposamenak igaroko dira azken bozketara. Guztira, 20 proiektu finalista izango dira, aurrez aurreko bileretatik eta online fasetik ateratakoak batuz, eta horiek erabakiko dute 2027ko Aurrekontu Orokorrean sartuko diren inbertsioak.

Proiektu finalisten azken bozketa urriaren 2tik 6ra bitartean egingo da udalaren atari digitalean (www.irun.org), IRUN Txartelaren bidez identifikatuta. Prozesu digitala errazteko asmoz, Udalak laguntza-guneak prestatuko ditu Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta adinekoen zentroetan. Horrez gain, urriaren 2an bertan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, online bozketan laguntzeko karpa informatibo berezi bat jarriko da Zabaltza plazan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude