Ekainaren 23an jokatuko den lehiaketak 1.000 euroko bidaia bat zein sari ugari banatuko ditu parte-hartzaileen artean

San Pedro eta San Martzial jaien barruan, jaietako txapelketarik entzutetsuenetako bat itzuliko da Irunera. Mendibil Merkataritza Guneak patata tortilla lehiaketaren 15. edizioa antolatu du herritarrek beren sormena eta sukaldari ukitua erakuts ditzaten. Hitzordua datorren ekainaren 23an izango da, asteartearekin, goizeko 11:30etik aurrera. Parte-hartzaileek ordu horretatik aurrera eraman beharko dituzte beren tortillak merkataritza gunera epaimahaiak dastatu ditzan.
Aurten ere lehiaketak pizgarri bikainak izango ditu sukaldari zaletuentzat, eta inor ez da esku-hutsik itzuliko etxera. Lehiaketako tortillarik onenaren egileak 1.000 euro balio duen bidaia irabaziko du. Txapeldunak, bidaiaz gain, Fotollorren eskutik amantal pertsonalizatu bat eskuratuko du. Bost finalistek berriz, Casino Gastroteka Irun jatetxean bi lagunentzako eguneko menua jateko bonu bana jasoko dute. Parte-hartzaile guztientzat: BM Supermerkatuei esker, lehiaketan izena ematen duten pertsona guztiek ziurtatuta izango dute sari bat.
Menuen zozketa berezia
Sari horiez gain, lehiaketan parte hartzen duten pertsona guztiek eguneko menuen zozketa berezi batean sartzeko aukera izango dute. Zozketa horren bidez, bi lagunentzako menuak banatuko dira Garrancho taldeko hainbat jatetxetan bazkaltzeko edo afaltzeko: IlCapo eta Virginia (Mendibil zein Luis Mariano), eta Donostiako Cortázar zein Juanito Kojuan.
Zozketa honetan parte hartzeko, lehiakideek tortillak entregatzeko eremuaren ondoan egongo den QR kode bat eskaneatu beharko dute lehiaketaren egunean bertan. Ondoren, Mendibil Merkataritza Gunearen webgunean erregistratu eta aurkeztutako tortillaren zenbakia adierazi beharko dute. Zozketa ofiziala ekainaren 24an egingo da, asteazkenarekin.



