Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan doako matrikula izango da urriaren 4ra arte

Irungo Udaleko Kirol Zerbitzuak matrikula doan lortzeko sustapen berezi bat jarri du martxan Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan. Datorren igandera arte, urriak 4, bi udal instalazio hauetan alta ematen duten pertsona guztiek ez dute matrikularik ordaindu beharko, betiere alta emateko unean azken hiruhilekoko —urria, azaroa eta abendua— kuotak ordaintzen badituzte.

Promozio honi esker, aipatutako epean izena ematen duten erabiltzaile berriek berehala sartu ahal izango dute kiroldegietara eta instalazioez gozatzen hasi, iraileko egunei dagokien kuotaren inolako ordainketarik egin gabe. Alta online eman daiteke Udalak gaitutako estekaren bidez, eta informazio gehiago edo zalantzak argitu nahi dituzten herritarrek bi kiroldegietako harreretara jotzeko aukera dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude