Kirol egokiturako izen emate bide berri batekin irekiko dira Artaleku eta Azken Portuko inskripzioak

Irungo Udaleko Kirol zerbitzuak jakinarazi du datorren asteazkenean, irailak 9, irekiko dela Artaleku eta Azken Portu Kiroldegietako 2026ko laugarren hiruhilekoko (urria, azaroa eta abendua) ikastaroetan izena emateko epea. Inskripzio-prozesua mailakatua izango da: abonatutako helduek irailaren 9ko 08:00etatik aurrera egin ahal izango dute; abonatutako haurrek, irailaren 10etik aurrera; eta abonatu ez diren pertsonek, berriz, irailaren 14tik aurrera.

Eskaerak online bideratu daitezke udal webgunearen zein NEO IRUN mugikorreko aplikazioaren bidez, edota aurrez aurre kiroldegietako harrera guneetan, gailu digitalik ez duten pertsonei erraztasunak emateko.

Prozedura berezia

Bestalde, igeriketa, aquagym eta egokitzapen fisiko egokituko inskripzioetarako prozedura berezia jarri da martxan familiei tramitazioa errazteko asmoz. Kirol egokituko jardueretan ez da ohiko bidetik izena emango asteazkenean: irailaren 7ko astean jardueren proposamena helaraziko zaie interesdunei (posta elektronikoz edo recepcion.kirolak@irun.org bidez), irailaren 14ko astean kirol-balorazioa egingo da Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren laguntzarekin, eta irailaren 21eko astean parte-hartzaile bakoitzari behin betiko proposamena zein ordutegia jakinaraziko zaizkio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude