Gaur goizean aurkeztu dute abenduaren 15ean egingo de Eguberrietako ongintza kontzertua. Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak aurreratu duenez, Amaia Kultur Zentroan egingo da. Ordezkariarekin batera aurkezpenean izan dira Ametsa abesbatzako, Rotary Klubeko eta aurten bildutako dirua jasoko duten Txingudiko Pentsionisten Mugimenduko ordezkariak, zeintzuk astero bere akzioak egunerokotasunean zaila duten pentsionistei informazioa eskaintzera bideratzen dituzte.
Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak eta Ma Non Troppo orkestrak eskainitako kontzertua izango da. Fernando Etxepare Gómezen zuzendaritzapean. Ordezkariaren hitzetan, zoragarria da beste urte batez kontzertu solidarioa aurkezten egotea. Kultura ordezkariak aipatu duenez,“badakigu, ondo jakin ere, Eguberriak urteko sasoi berezi bat direla, eta ohi baino ekimen on gehiago ikusten ditugu”. Nuria Alzagak azaldu duenez, Irunen antolatzen diren kontzertu solidarioek erakusten dute elkartasunez betetako hiria dela. Kultura ordezkariaren hitzetan, “eskerrak eman nahi dizkiet Rotary Clubari eta Ametsa Abesbatzari, beste urte batez ere kontzertu solidario hau antolatzen laguntzeagatik”. Izatez, Irungo Eguberrietako klasikoetako bat da dagoeneko.
Kontzertua, abenduaren 15ean ospatuko dena, 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 18 euroan daude salgai, ohiko salmenta-puntuetan: Luis Marianoko turimo-bulegoan, udalaren webgunean eta kontzertuaren egunean bertan, Amaia KZko txarteldegian, ikuskizuna hasi eta ordubete lehenagotik aurrera, baldin eta sarrerarik geratzen bada.
Egitaraua
Lehen zatia, Giacomo PUCCINI:
- Salve Regina (sopranoa eta organoa).
- Crisantemi (hari-orkestra).
- La Bohème, Musettaren aria (Quando m’en vo’).
- Edgar, Franken aria (Questo amor, vergogna mia).
- Gianni Schicchi, Laurettaren aria (O mio babbino caro).
Bigarren zatia, Gabriel FAURÉ:
- Cantique de Jean RacineCantique de Jean Racine, (orkestra eta abesbatza)., (orkestra eta abesbatza).
- Requiem, Requiem, (orkestra, organoa, abesbatza eta bakarlariak)(orkestra, organoa, abesbatza eta bakarlariak)..



