GORKA MARTINEZ
unpaisenmimochila.blogspot.com
Denbora: 4 ordu (geldialdirik gabe).
Gailurrak: Enaitz (1.296m), Artzanburu (1.365m) eta Tellakaskueta (1.179m).
Zailtasun-maila: Erraza. Desnibel gutxiko ibilbidea, zatirik handiena ibiltzeko eroso den bide batetik. Elurra izanez gero, elur-erraketak edo kranpoiak erabiliz ibilbidea egitea erraza izango da.
Kotxea Arantzazuko Santutegiko parkingean utzi eta Santutegia inguratu ostean, GR-283 bidea hartuko dugu Urbiarako norabidean. Minutu batzuen ostean, baliztatutako bidetik atera eta, ataka baten bitartez, baso zabal batean murgilduko gara, iturri batekin topo egin arte. Goraka jarraituz Elorrolako (1.161m) muinora helduko gara ordu bat eta15 minututako ibilbidearen ostean.
GR-a atzean utziko dugu eguneko lehen gailurra izango den Enaitz (1.296m) igotzeko. Bidearen puntu honetan luzeagoa den beste aukera bat dago, orain arte gidari izan dugun GR-a Urbiako ermitaraino jarraitzea eta Gorostaraneko gainetik igarotzea Enaitz gailurra igotzeko. Bi aukerek puntu berera emango gaituzte, non Aizkorriko gainek eskaintzen dituzten bista ederrez gozatzeko aukera izango dugun.
Gailurretik jaitsi, muino erosoen artean barrena murgilduz Arrabako landen estanpa atsegina eta inguratzen duten gailur ikusgarriak ikusi ahalko ditugu. Jarraian, nahiko erosoa izango den gaurko irteerako azken gailurraren igoerari ekingo diogu. Honela, Artzanburuko (1.365m) gainera iristea lortuko dugu bi ordu eta 45 minututako ibilbidearen ostean.
Jaitsiera oso eroso da, bidean muino erosoak zeharkatuko ditugulako. Itzulerako bidea hasi eta metro batzuk beherago metalezko seinale bat aurkituko dugu, jarraitu beharreko bidea erakutsiko diguna. Tellaskakueta (1.179m) gailurtxora iritsiko gara horrela. Harkaitzen arteko bide deseroso bat hartu beharko dugu horretarako, non kranpoiak kentzea beharrezkoa izango den. Zati labur hori igaro ondoren, borda batera iritsiko gara, lur-eremua zabalago batera iritsiko garelarik. GR-283 bidea hartuko dugu berriro, Arantzazuko Santutegiraino eramango gaituen 4 orduko ibilaldiari amaiera emateko.