Alardeko kinto-zerrenda

Doinua: Intsumisoarena Jon Sarasua, Oskorri

Egilea: Xabier Isasi Balanzategi

1
Aizak hi, gixon, esan
zein duk hire dema?
zer daukak nesken aurka?
non zegok problema?
tradizioa dela
hori duk dilema?
oso laburra daukak
ulermen eskema

2
Jairik gabe zeukagu
aurtengo agenda
presta ezak hurrengo
Alarde-legenda
ezak baztertu inoiz
sexu edo enda
hemen bidaltzen diat
kintoen zerrenda

3
Lore, Nerea, Lisa,
Jazinta, Alaia,
Lurdes, Dorleta, Bea,
Ramoni, Amaia,
Edurne, Teodora,
Sekundina, Laia
Bibiñe, Dorotea,
Luisa eta Maia

4
Sebastiana, Señe,
Sua, Adriana,
Itxaropena, Iris,
Itxaso, Diana,
Lola, Garbiñe, Laura,
Juli, Kontxi, Juana,
Begoña, Isturitze,
June eta Ana

5
Koldobike, Regina,
Maribi, Aintzane,
Nieves, Adelaida,
Santa, Agurtzane,
Guadalupe, Estitxu,
Karlota, Gorane,
Gloria, Elixabet,
Leire eta Gixane

6
Josebe, Markeliñe,
Zezili, Sagrari,
Kontxesi, Jenobeba,
Maurizia, Mari,
Katalina, Ostaixka,
Onintza, Nahikari,
Frantziska, Petronila,
Ninbe eta Mirari

7
Kristina, Karolina,
Julia, Agate,
Nahia, Itziar, Maddi,
Idoia, Arrate,
Koro, Arritokieta,
Teresa, Eunate,
Kasilda, Katalina,
Xole eta Olate

8
Mafalda, Susanita,
Ilargi, Goizeder,
Serafina, Silvia,
Eguskiñe, Eider,
Anboto, Anamari,
Engrazia, Maider,
Soledad, Severina,
Maite eta Maiteder

9
Lierni, Rosario,
Mila, Miren, Rakel,
Maialen, Mikaela,
Zuberoa, Mabel,
Zuriñe, Emilia,
Uxue, Maribel,
neska, andre guztiak
AURRERA JAIZKIBEL

10
Giza eskubideak
ei dira denonak
nori dio axola
galtzak edo gonak
andereak direla,
direla gizonak
baldin eta guztiak
bagara pertsonak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude