AMAIA MARTIN ERASO, San Pedro eta San Martzial jaietako kartelaren egilea: “Antzinako karteletan oinarritu nahi izan dut”

Cantinera” izeneko lanak irabazi du 2016ko San Pedro eta San Martzial jaietako kartelen lehiaketa. Amaia Martin Eraso da egilea. 29 urte ditu, eta Arte Ederretako ikasketak egin ondoren, web diseinuan edo 3D animazioan formatzen jarraitu du. Bideojokoen eta diseinu grafikoaren inguruan lan egin izan du.
Lehen aldiz parte hartu du Martinek Irungo jaietako kartelen lehiaketan. Lehen fasean, bost kartel onenen artean aukeratu du, aurten estreinakoz aritu den batzorde artistikoak. Gero, herritarren bozketaren fasean, 1.247 bozka jaso ditu, bigarren sailkatuak baino 82 gehiago. Hori dela eta, “Cantinera” lana izango da 2016ko jaiak iragarriko dituena. Gainera, 1.000 euroko saria jaso du Amaia Martinek. 200 euroko accesita Cristian Crowleyri eman dio batzorde artistikoak, “San Mortxis” lanagatik. 00033276.jpg
Nolatan erabaki duzu aurten kartelen lehiaketan parte hartzea?

Duela hiruzpalau urte Hondarribikoan parte hartu nuen, baina ez nuen zorterik izan. Irunen, lehen aldia izan da aurtengoa. Askotan pentsatu izan dut parte hartzea, baina inoiz ez dut ideia konkreturik izan. Aurten bai, ordea, eta horregatik animatu naiz. Etxekoen bultzadak ere eragina izan du.

Nola aurkeztuko zenuke, hitzez, zure kartela?

Aurreko urteetan, argazki asko egon izan dira. Horregatik, diseinuaren bidetik jotzea pentsatu nuen, hori baita, gainera, nire espezialitatea. Antzinako karteletan oinarrituta, kubismoan edo bauhaus eskolan inspiratutako kartel bat egin nahi izan dut. Forma eta kolore lauak hautatu ditut.

Ia saihestezina da Alardeko irudiak hautatzea”
Gehienek hautatzen dituzue Alardeko irudiak. Zergatik?

Ia saihestezina da. Nik zenbait proba egin nituen Alardeko pertsonaia ezberdinekin, eta kantinerarena iruditu zitzaidan erakargarriena. Diseinuarengatik eta kolorearengatik, aukera onena zen.

Batzorde artistikoak nire lana baloratu izanak ilusioz bete ninduen”
Aurten, lehen aldiz, batzorde artistiko batek aukeratu ditu kartelik onenak, aurreneko fasean. Ondo iruditzen zaizu?

Bai, positiboa dela uste dut. Artearen munduko jendea da, eta irizpide batzuen arabera egin dute lehen aukeraketa. Beharbada zorrotzegia izan da,, bost kartel besterik ez baitira gelditu. Hori bai, lehen fasea gainditu dugunontzat oso pozgarria izan da. Kartelaren inguruko zalantza handiak nituen, eta batzorde artistikoak nire lana baloratu izanak ilusioz bete ninduen.

Nola jarraitu zenuen herritarren bozketa?

Beste guztiek bezala, pentsatzen dut. Botoen bilakaera jarraitu nuen, eta kartel bakoitzari buruzko iruzkinak irakurri nituen. Denetarik ikusi dut. Dena den, oso eskertuta nago, babes handia jaso dudalako. Nire inguruko jendea asko mobilizatu da, baina beste jende askok ni ezagutu gabe bozkatu du, kartela gustatu zaiolako, besterik gabe. Eskertzekoa da hori.

Zer sentitzen duzu kartela kalean ikusterakoan?

Asko pozten nau. Egindako lan baten aitortza da. Sari honek asko animatu nau diseinuaren inguruan lan egiten jarraitzeko.

DSC_0270(1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude