Arkeologia ikastaroa eskainiko du Oiasso Museoak

Historiaurreko Iberiar penintsula aztertuko dute

2016ko ikastaroen eta jardueren egitarauari ekin dio Oiasso Erromatar Museoak. Otsailetik aurrera, “Iberiar penintsularen Historiaurrea eta arkeologia” ikastaroa eskainiko du. Kobre Arotik Erromatar garaiaren amaierara arte Iberiar penintsulan bizi izan ziren kulturak aztertzea izango du helburu. Adin guztietako parte hartzaileei zuzendutako ekimena da, modu atseginean eta didaktikoan landuko baitute gaia.

oiasso

Ordubeteko klaseak izango dira, irudiz hornituak. Penintsulako Historiaurreko aztarnategi nagusiak eta objektu arkeologikoak identifikatuko dituzte. Aurreko beste ikastaro baten jarraipena izango da. Historiaurre zaharrena aztertu zuten ikastaro hartan. Hala ere, lehen ikastaroan parte hartu izan gabe ere, bigarrenean izena eman daiteke.

60 euroren truke egin daiteke matrikula, 943.63.93.53 telefono zenbakian, edoactividades.oiasso@irun.org helbide elektronikoan, edo museoan bertan. Ikastaroko saioak astearteetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara, otsailaren 9tik maiatzaren 10era.

26.000 bisitari hartu ditu museoak 2015ean

Oiasso Museoko erakusketek eta jarduerek 26.000 bisitari erakarri dituzte 2015 urtean. Museoko arduradunek ondorengo ekimenak azpimarratu dituzte: Dies Oiassonis historia birsortzeko jaialdia, harekin lotutako Erromatar Azoka, eta Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa. Jarduera bereziei dagokienez, “Apain-mahaiko istorioak” erakusketa nabarmendu dute. Bisitarien kopuruan, sare sozialen erabilerak eragina izan duela ere azpimarratu dute Museoko arduradunek.

Aurten, bere lehen hamarkada beteko du Oiasso Erromatar Museoak. 2006ko uztailean zabaldu zituen ateak, beraz, hamar urte beteko ditu. Denbora horretan, antzinako Oiasso erromatar hiriko aztarnak bisitariei erakusteaz gainera, gaiarekin lotutako ekimen ugari hartu eta antolatu ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude