Asier Bulman eta Eider Cecilia urrezko eta brontzezko dominarekin itzuli dira Espainiako Txapelketatik

Pasa den asteburuan, apirilaren 7an eta 8an, Cazalegaseko urtegian (Toledo) kadeteen Espainiako Neguko Txapelketa antolatu dute. Santiagotarrak klubeko ur lasaietako taldea bertan lehiatu da. Emaitzarik aipagarrienak Asier Bulmanek parakanoean lortutako urrea eta Eider Ceciliak kadete A kategorian lortutako brontzea  izan dira.

Hala ere, ez dira lasterketa bikaina egin duten bakarrak izan. Nora Arana zortzigarren izan baitzen A mailan, eta B mailako June Arrastua, berriz, hamaikagarren. Gainera, mutiletan, A Odei Gelbenzu kanoista hamahirugarren iritsi zen eta B kategorian Ibai Aramburu hamaseigarren izan zen kayakean.Horrela, kluben sailkapenean Santiagotarrak seigarren postua lortu zuen, ia ehunen bat talderen artean. Kadete irundarrek euren denboraldiari hasiera eman diote txapelketa honekin.

Hurrengo astebururako txapelketak

Estatu mailan. Gazte eta senior taldeak datorren astean selekzio nazionalean parte hartuko du, non nazioarteko txapelketetako plazak banatuko diren eta Galizian pistako lehen Espainiako Kopan negu osoan entrenatutakoa erakutsiko duen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude