Asteburu honetan Udaberriko Haur Jaialdia ospatuko da Dunboa auzoan

Asteburu honetan Udaberriko Haur Jaialdia ospatuko da Dunboa auzoan. Ekintzak larunbatean, maiatzaren 20ean, eta igandean, maiatzaren 21ean egingo dira.

Larunbateko ekintzak goizeko 11:30ean hasiko dira pintura lehiaketarekin. Pintura lehiaketaren oinarriak auzo elkartearen atean kontsultatu daitezke. Eguerdiko 13:00etan pintura lehiaketako sariak banatuko dira. Arratsaldean berriz, 16:30etik aurrera Khaos taldeak herri-jolasak antolatuko ditu plazan eta gaztelu puzgarriak jarriko dira. Geroago, 18:45ean Merienda banatuko da. Azkenik, 19:00etan apar-festari hasiera emango zaio.

Igandean, maiatzaren 21ean, 12:00etan Tilin Tilin magoak ikuskizuna eskainiko du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude