Astelehenetik aurrera ezingo da Belartzako behin behineko aparkalekuan aparkatu

Aurrera doaz Belartzako aparkaleku estalia eraikitzeko obrak. Irungo Udaleko Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arloak jakinarazi berri duenez, obrekin aurrera egin ahal izateko, egungo behin behineko aparkalekua hartzea beharrezkoa izango da.

Hori dela eta, datorren astelehenetik aurrera, hilak 20, zonalde hori hartuko da, autoen aparkatzea mugatuz. Hortaz, auzotarrak horretara bideratutako zonaldeetan aparkatu beharko dituzte bere autoak.

Obrak 2024eko urriaren 7an hasi ziren eta rungo Udaleko Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arlotik adierazi dutenez, “lanak aurreikuspenen arabera doaz”, beraz, epeak betetzen ari dira.

Eraikuntza lanak

Lanak Parking Belartza ABEEari esleitu zitzaizkion 5.936.230,15 €-ko aurrekontuarekin, BEZa barne, eta 23 hilabeteko exekuzio-epearekin. Obra honi esker estalitako aparkaleku bat eraikiko da, eta haren azalera urbanizatuko da jolas- eta kirol-erabilerarako, parkea eremu publiko gisa hegalera luzatuta. Aparkalekua Berroeta margolaria, Zurbaran eta Pio Baroja kaleen artean kokatua dago.

Hiru solairuko parking bat izango da: Lurpean bi solairu, eta hirugarrena, Belartzako hegaleko maldaren erdialdean. Hiru altuerako aparkalekua izango duen partzela osoan, aparkatzeko 169 toki egingo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude