Behobia-Donostia lasterketaren 54. edizioak Irungo kaleak zeharkatu zituen azaroaren 11ean. Guztira, izena emandako 30.775 korrikalarietatik, 26.027 lasterkari igaro zituzten hiriko kaleak. Jaume Leiva izan zen lasterketako irabazlea, emakumezkoen parte-hartzeak errekorrak hautsi zituen laste
rketa batean.
Jaume Leiva katalana izan ze 54. Behobia-Donostia lasterketako irabazlea, 1 ordu eta 22 segundotako denbora egin ostean. Helmugako lerroa zapaldu zuen bigarren korrikalaria Iraitz Arrospide izan zen 01:01:45 denborarekin eta, hirugarren tokian, Ivan Fernandezek 01:01:54 denborarekin amaitu zuen lasterketa.
Aro Merino kanariarra izan zen helmugara iritsi zen lehen emakumea, 01:09:41ko denbora egin ostean. Merinok bere hirugarren Behobia-Donostia lasterketa irabazteaz gain, emakumezkoen errekorra berria ezartzea lortu zuen azaroaren 11ko lasterketan egindako denborarekin. Bigarrena, Diana Martin (01:10:37) eta, hirugarrena, Alicia Perez (01:14:14) izan ziren. 54. edizioan emakumezkoen parte-hartzea inoiz baino altuagoa izan zen, lasterkarien %24,1a emakumezkoak izan zirelarik.
Lasterketaren azoka Ficoban
Behobia-Donostia lasterketaren azoka Ficoban egin da aurten lehenengoz. Azaroaren 9tik 10era lasterketarekin loturiko jarduera, erakusketa eta hitzaldiak izan ziren bertan. “#Irunning-ean aritzen zara?” leloaren azpian antolatua, maratoi-erdiko parte-hartzaileei eta running-aren zaleei zuzenduriko azoka hau. Behobia-Donostia lasterketaren XII. azokak 4.000m² zabalera izan du aurten eta Irun erdialdetik Ficobara iristeko Turismo Trena martxan egon zen azoka egunetan.
Esperientzia gastronomikoak
Azokaren barnean antolaturiko jarduerez gian, hiru esperientzia gastronomikoetan parte hartzeko aukera izan dute Behobia-Donostia lasterketako parte-hartzaileek. Ola Sagardotegian bisita gidatua eta sagardo dastatzea, Bidasoa Basque Breweryn garagardo dastzea eta Mendibil Ardotegian itsukako ardo-dastatzean parte hartzeko aukera izan zuten lasterkariek, Irunera etorritako haien lagun edo senideekin batera. Era honetan, lasterketarako indarra hartzeko aprobetxatu zuten probaren aurreko egunetan.
Hortaz gain, Irungo Santiago, Alde Zaharra, San Juan, Zabaltza eta Pio XII inguruetako 30 taberna eta jatetxek pintxoa eta edaria 2,50 euroren truke eskaini zituzten. Gainera, Oiasso Erromatar Museoa lasterketaren dortsalarekin hurbildu ziren korrikalariek %20ko deskontua izan zuren museorako sarreraren prezioan.