Bidasoa Irunek garaipenarekin itxi du EHF European League-ko Multzoko Fasea

Bidasoa Irunek garaipenarekin itxi du EHF European League-ko Multzo Fasea Skanderborg-Aarhus mendean hartu eta gero (29-26). Neurketa oso bide onetik hasi da, sendo defentsan, bikain Skrzyniarz atepean eta akatsik gabe erasoan, Asier Nietok, Pedro Pachecok, Mihajlo Miticek eta Julen Aginagalde sartutako gol banak 4-0 markagailua jarri dute bost minututan. Abantaila horrek, bost goletara iritsiko zena, lasaitasuna eman dio Jacobo Cuétararen taldeari minutuz minutu lehen zatia kudeatzeko, amaierako 16-12ra arte.

Bidasotarrek, min hartutako Rodrigo Salinas gabe, bigarren zatia bide beretik hasi nahi izan dute, baina daniarrak izan dira nagusi eta 42. minuturako berdinketa ere erdietsi dute. Hala ere, sei metrotatik sartutako hiru gol jarraiei esker, gehi daniarrek jaso duten bi minutuko zigor baten ostean, markagailuak bidasotarren aldeko lau goleko errenta izan du (23-19, 48. minutua). Bisitariek gauzak konpontzen saiatu arren, Bidasoa Irunek ez du aparteko arazorik izan garaipena poltsikoratzeko, 9 punturekin hirugarren postua ziurtatu eta iazko 7 puntuak gainditzeko.

Astearte honetako neurketaren ostean, Artalekuko neurketa handien astea igandean itxiko da, Plenitude ASOBAL Ligako liderraren eta azken bi Championsetako txapeldunaren bisitarekin, Barça (19:30ean). Gainera, nazioarteko hitzorduek behartutako bigarren itzuliko lehen geldialdiaren aurreko azken neurketa izango da. Bidasoa Irun martxoaren 21ean itzuliko da txapelketara, EHF European Leagueko final zortzirenen joaneko neurketarekin, C multzoko txapeldunordearen aurka, Lisboako Sporting Clube de Portugal.

Fitxa teknikoa
29 – Bidasoa Irun (16+13). Skrzyniarz, Mujika (1), Mitic (1), Pacheco (1), Asier Nieto (3), Mikel Zabala (2), Aginagalde (6); Harbaoui, Cavero (2 p.), Ugarte (3), Rodríguez (2), García (4), Gorka Nieto (1), Azkue (3), Furundarena, Francisco da Silva.
26 – Skanderborg-Aarhus (12+14). Laursen, Skaarup (2), Thomas Arnoldsen (2), Frederik Arnoldsen, Christensen (1), Mollerup (5), Teigum (3); Boutaf, Petersen (4), Mousing (2), Balling (3, 2 p.), Bramming (4), Bonefeld, Jensen, Bugtrup.

Partzialak. 3-0, 6-2, 8-4, 11-6, 13-8, 16-12; 18-15, 18-16, 19-18, 23-20, 26-22, 29-26.
Epaileak. Boris Mandak eta Mario Rudinsky (Eslovakia); EHFko ordezkari António Marreiros (Portugal) izan delarik. Bidasoa en aldetik, Asier Nieto eta García zigortu dituzte bi minutuz. Daniarren aldetik, Christensen, Petersen eta Bonefeld.
Bestelakorik. EHF European League-ko Multzo Faseko hamargarren eta azken jardunaldia Artalekun, 1.126 zaleren aurrean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude