Mendibil Formakuntza Zentroa martxoaren 4an Colón pasealekuan egongo da bere eskaintza aurkezten

Martxoaren 4an, larunbatean, Mendibil Formakuntza Zentroa Colón pasealekura hubilduko da, Irungo Turismo Bulegoaren alboan. Arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara formakuntza zentroa ezagutarazteko ekintzak egingo dituzte, laster prestakuntza-zikloetan izena emateko epea hasiko dute eta.

Larunbat arratsaldean Mendibil Formakuntza Zentroaren eskaintza gertutik ezagutzeko aukera izango dute interesatuek. Horretarako, arratsalde osoan zehar zentroan eskaintzen diren zikloen erakustaldiak egingo dira. Esaterako, jendearentzako doako tailerrak eta erakusketak egongo dira: irudi pertsonala (ile-apainketa, makillajea, azazkalak…), sukaldea eta jatetxeak (pastak), jantzigintza eta moda erakusketa eta informatika tailerra.

Gainera, Mendibil Elkarte Pedagogikoa bere 30 urteurrena ospatzen ari da. Menbibil Elakrte Pedagogikoa, Mendibil Formakuntza Zentroaz gain, Hazlanek eta Anaka Haur Eskolak osatzen dute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude