Irungo udaleko 2024ko Dirulaguntzen Deialdi Orokorra Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, bihar ostirala, apirilak 12, eskabideak aurkezteko epea irekiko da era hilabete luzatuko da, eskabideak aurkezteko epe luzeagoa duten dirulaguntza lerroetan izan ezik.
Deialdi orokorrean jasotako dirulaguntza lerroek hainbat eremu hartzen dituzte barne, hala nola, gizarte-munduan programak eta beste jarduera batzuk egitea, euskara sustatzea, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzea, etxebizitzetan irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea, merkataritza digitalizatzea, garapenerako lankidetza, kultur, hezkuntza eta kirol jarduerak garatzea eta auzoetan auzo-elkarteen bidez ekimenak bultzatzea.
Onartutako dirulaguntza lerroen dokumentazio eta baldintza guztiak, Udalak eskaintzen dituen gainerako laguntzekin batera, eskuragarri daude irun.org udal webgunean, “Laguntzak eta dirulaguntzak” atalean.
Laguntzen eskabideak apirilaren 12tik aurrera egin ahal izango dira www.irun.org/eu/egoitza elektronikoaren bidez, Dirulaguntzak edo Laguntzak: eskaera tramitearen bidez.
| Eranskin zk. | Dirulaguntza lerroa | Baliabide ekonomikoak (€) | Eskaera epe amaiera | |
| 1 | Gizarte Ongizatearen eskumenen esparruan jarduketak egiteko dirulaguntzak | 51.000€ | 2024-05-13 | |
| 2 | Adinekoen elkarteek garatutako jarduera-programetarako dirulaguntzak | 33.500€ | 2024-05-13 | |
| 3 | Garapenerako lankidetza proiektuei dirulaguntzak | 220.955 € | 2024-05-13 | |
| 4 | Irungo ikastetxeetako guraso elkarteen ekintzetarako dirulaguntzak | 8.000 € | 2024-05-13 | |
| 5 | Irungo ikastetxeetarako ekintzetarako dirulaguntzak | 22.000 € | 2024-05-13 | |
| 6 | Hezkidetza ekintzetarako dirulaguntzak | 8.000 € | 2024-05-13 | |
| 7 | Gazte-elkarteen eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteen jarduerak, udaleku eta kanpamenduak antolatzeko dirulaguntzak | 23.900 € | 2024-05-13 | |
| 9 | Kultur jarduerei dirulaguntzak: Sorkuntza ekintzen sustapenari Beste eremu batzuetako jardueren sustapena Abesbatza musikaren sustapena Ezohiko kultur ekintzen sustapena | 36.000€ | 2024-05-13 Ezohiko ekintzak:: 2024-09-30 | |
| 13 | Urteko edo denboraldiko kirol jarduerari dirulaguntzak | 247.000€ | 2024-05-13 | |
| 14 | Eskola kirolari dirulaguntzak emateko deialdia | 20.300 € | 2024-05-13 | |
| 15 | Kirol eta ekitaldi jarduera zehatzei dire-laguntzak emateko deialdia | 50.000 € | 2024-09-30 | |
| 18 | Enpresak sortzeko laguntzak: e-gaztea proiektua eta e-berritzailea proiektua | 65.000 € | 2024-10-31 | |
| 19 | Irungo merkataritzarentzako laguntzak Irungo merkataritzako Plan Estrategikoarekin bat egiten duten proiektuetarako | 100.000 € | Mai-31 / urr-31 | |
| 20 | K-biziak alokairua proiektua | 110.000€ | 2024-10-31 | |
| 21 | K-biziak – Irungo merkataritza lokalak birgaitzeko laguntzak | 100.000 € | 2024-10-31 | |
| 22 | Irun Ekintzan saria enpresako berrikuntzari | 10.000 € | 2024-11-29 | |
| 23 | Auzoetako liburutegiak mantentzea | 30.000 € | 2024-05-13 | |
| 24 | Auzo-elkarteetako lokaletan internetera sartzeko guneak mantentzeko | 4.800 € | 2024-05-13 | |
| 25 | Auzoetako izaera kultural, informatibo eta ludikoa daukaten jardueren programak | 60.000 € | 2024-05-13 | |
| 26 | Euskaraz baietz! Irungo ikastetxe, institutu eta elkarteetan euskararen erabilera indartzeko egitasmoetarako dirulaguntzak | 31.300 € | 2024-06-07 | |
| 27 | Dirulaguntzak entitate pribatueei euskararen erabilera sustatzeko | 4.700 | 2024-06-11 | |
| 29 | “Euskararen Nazioarteko Eguna” ekitaldietarako dirulaguntza | 4.000 € | 2024-10-25 | |
| 30 | Euskara sustatzea helburu duten ekintza sozialetarako dirulaguntza | 7.500 € | 2024-10-31 | |
| 31 | Hizkuntza paisaia euskaratzeko dirulaguntza | 15.000 € | 2024-10-31 | |
| 33 | Irabazi asmorik gabeko elkarteei hiri-kolonia felinoak antzutzeko programarako dirulaguntzak | 14.000€ | 2024-05-13 | |
| 36 | Irungo eskoletan bertsolaritzaren inguruko ikastaroak emateko dirulaguntzak “Gu ere bertsotan” | 22.700€ | 2024-06-07 | |
| 37 | Oroimen historikoa eta demokratikoa berreskuratzeko proiektuei dirulaguntzak | 10.000 € | 2024-05-13 | |
| 38 | Irungo institutuetan hizkuntza ohituretan eragiteko dirulaguntzak | 18.000 € | 2024-06-07 | |
| 40 | Irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzak | 160.000 € | 2024-11-02 | |
| 41 | Efizientzia energetikoa hobetzeko dirulaguntzak | 100.000 € | 2024-11-02 | |
| 42 | Bizitegi eraikinen egiturazko birgaitzerako dirulaguntzak | 100.000 € | 2024-11-02 | |
| 44 | Irun.market online plataforman parte hartzen duten saltokien inbertsio digitalerako dirulaguntzak | 30.000 € | 2025-01-31 | |
| 47 | Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko dirulaguntzak | 14.800 € | 2024-05-13 | |
| 48 | Gazteei zuzendutako kultur asteak antolatzea auzoetan | 9.000€ | 2024-05-13 | |
| 49 | Irungo inauterietan parte hartzen duten konpartsei diru laguntzak | 20.300€ | 2024-05-13 | |
| Guztira | 1.926.755€ |



