“Calladitas estáis más guapas” komedia ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Amaia KZn ostiralean

Ostiral honetan, martxoak 1, Sil de Castrok eta Jéssika Rojanok “Calladitas estáis más guapas” komedia show feminista emango dute, Amaia KZn, 20:00etatik aurrera. Amaia KZko webgunean eskuratu daitezke sarrerak, baita aurrez aurre ere, Luis Marianoko turismo bulegoan etsa, hitzordua baino ordubete lehenagotik, tokirik badago betiere, Amaia KZko bertako txarteldegian. Obra ez da aproposa 16 urtetik beherakoentzat.

Emakumeek idatzi eta zuzendutako diziplina anitzeko ikuskizuna 

“Calladitas estáis más guapas” diziplina anitzeko ikuskizunean, hasten ari diren emakumezko komikoak eta emakumezko komiko gazte-gazteak ikusteko aukera izango da. Emankizunak eduki feminista du, eta, horrela, egileen esanetan, show “lotsagabe” bat osatuko dute protagonistek, bakoitzak bere munduaren ikuskera propioa azalduta.

Jéssika Rojanok eta Sil de Castrok zuzenduko dute showa, eta La María Rosak pianoaz lagunduko ditu. Gainera, komiko gonbidatuak ere izango dira. Sortzaileen esanetan, “Calladitas estáis más guapas” ikuskizuna “konplexurik gabeko pertsonentzat gomendatua” da, “hau da, egia deserosoak inongo konbentzionalismorik gabe entzuteko gai direnentzat. Gainera, aldarrikapenez betetako emankizuna da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude