Anakan eta Betharramen Caser Residencialek dauzkan egoitzetan uda giroa nabaria da. Egoitzako tailer eta irteerak urtarora egokitzen dira, ura eta kanpoko ekintzak izanik ardatz. Bien bitartean, ordea, egoitzako profesionalek ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dute bai egoitza barnean zein kanpoan erabiltzaileen beharrei erantzuteko.
Udaran zehar Caser Residencial egoitzetako erabiltzaileek hainbat irteera eta tailerretan parte hartu dute. Adibidez, Jaizubia Hipika bisitatu dute. Bertan zaldiei jaten eman eta zaldiak ukitzeko aukera izan dute. Gainera, irteeran bertan pintxoez gozatzeko aukera izan dute. Udaran zehar bestelako ekintzetan ere parte hartu dute egoiliarrek, esaterako, Hondarribian estropadak zuzenean ikusteko aukera izan dute eta Donostian bisitan egon dira.
Uda garaia aprobetxatuz, Hondarribiko hondartzarako irteerak antolatu dira. Hondarra zapaltzeaz gain, egoiliarrek hondartzako ur gazian bainatzeko aukera ere izan dute Gurutze Gorriak eskainitako bainu egokituko zerbitzuari esker. Urari esker udako tenperatura altuak hobeto jasan dituzte.
Egoitzetako instalakuntzak baliatuz, kanpora ateratzeko beharrik gabe, udako festa ere ospatu dute. Bertan, egoitzetako terrazak eta aire zabaletako espazioak aprobetxatuz igerilekuak muntatu eta oinak bustitzeko aukera izan dute erabiltzaileek. Era berean, freskatzen jarraitzeko animatzaileek antolatutako ur jokoetan parte hartu dute.
Urtean zehar egoitzan egiten diren bestelako ekintza, esaterako, arte terapia, lore tailerra edo musikoterapia tailerrak eguraldi onera egokitu eta kalera ateratzen saiatzen dira. Dena den, beroa jasanezina denean tailerrak ohiko moduan egoitza barnean antolatzen dira beti ere egoiliarren erosotasuna baliatuz.
Uda argazki erakusketa batekin biribilduko dute. Erakusketan Caser Residencial egoitzetako erabiltzaileek hilabete batez atera dituzten argazkiak ikusi ahalko dira. Erakusketaren helburua da egindako lana erakustea egoitzara hurbiltzen diren senideei eta bisitariei. Horrela, erakusketako 12 argazki maitagarrienak aukeratu nahi dira, hautatutako lanekin egutegi bat ateratzeko.
Etxez etxeko zerbitzuak aurrera
Pandemiaren ostean Caser Residencialek bere zerbitzuak egokitu ditu. Izan ere, pandemiak etxez etxeko zerbitzuak indartzeko eta sustatzeko beharra erakutsi du. “Caser Cuidados” izenaren azpian, egoitzak era askotariko zerbitzuak biltzen ditu, Gipuzkoako lurralde osoan zehar eskaintzen direnak. Azken batean, zerbitzuaren helburua da egoitzako zerbitzuak kanpora ateratzea.
Orokorrean, zerbitzu sozio-sanitarioak eskaintzen dira asistentzia hori behar duen edonorentzat, hau da, bezeroek edozein adin izan dezaketelarik. Zerbitzu horiek aldi baterakoak edo jarraituak izan daitezke, beharraren araberakoak. Gainera, “Caser Cuidados” programak zerbitzuak edonon jasotzeko aukera ematen du: etxeetan, kanpoaldeetan, ospitaleetan, egoitzetan edo enpresetan. Esaterako, azkenaldian ospitaleetan egunean zehar edo gauez akonpainamenduak egiteko eskaria era nabarmenean handitu da. Erabiltzaile bakoitzera egokitutako plan berezia prestatzen da, koordinatzaile baten gidaritzapean.
Etxez etxeko zainketaren barnean, era askotako profesionalen zerbitzuak eskaintzen ditu Caser Residencialek. Alde batetik, beharrezko osasungintzako profesionalen zerbitzua izango duzu eskura: fisioterapia, psikologia eta neurologia, logopedia eta terapia okupazionala. Bestetik, etxez etxeko laguntzaileak garbitasun lanetan, mobilizazioak egiteko, medikazioa kontrolatzeko eta beste hainbat zeregin egiteko prestakuntza jaso dute. Zaintzaileak berriz, etxeko zereginetan lagundu edo akonpainamenduak egiteko trebatuak izan dira. Zerbitzu guzti horiek 24 orduko teleasistentzia zerbitzu batekin osatuko dira, larrialdi egoera batean berehalako erantzuna eskainiko duena.
Aurretik aipatutako zerbitzuetan interesa duten pertsonak Caser Residencialekin harremanetan jar daitezke 900 103 348 zenbakira deituz.