CBA liburutegiak Matilde Basterrari buruzko erakusketa hartuko du martxoaren 31ra arte

Carlos Blanco Aguinaga liburutegian Matilde Basterrari buruzko erakusketa bisitatu daiteke. Erakusketa martxoaren 31ra arte ikusgai egongo da, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.

Matilde Basterrarena eta etxeko eta baserriko lanen eskolarena denborak irentsitako istorioa da. Emakumearen Eguna dela eta, eta eskola Irunen egon zenetik mende bat bete denez, erakusketa txiki honek ahanzturatik berreskuratu nahi du.

Matilde Basterra

Matilde Basterra Palacios Urretxun jaio zen 1897an. Daxeko (Frantzia) Fénelon Instituzioan barneko ikasle gisa egin zituen ikasketak eta gero lehen hezkuntzako irakasle titulua lortu zuen. Geroago, Paris aldera joan zen bizitzera, non etxe-andereño lanetan ibili zen denbora batez.

Matilde Basterraren istorioa da hau: emakume ausarta, independentea, langilea eta kulturaduna, emakumearen formakuntzaz kezkatua, ez zen konformatu bere garaiko gizarteak beretzat gordea zuen rolarekin. Irun hiriak bere lana errekonozitzen jakin zuen  eta ehun urte geroago berriro egiten du. Matilde Basterra Madrilen hil zen 1972an.

Etxeko eta baserriko lanen eskola

Etxeko eta baserriko lanen eskola eskola ibiltaria izan zen, eta sei urtez egon zen martxan Gipuzkoan, 1921eko abendutik 1927ko azarora bitartean. Eskola 1921ean sortu zen, Matilde Basterra maistra gipuzkoarrak aurkeztutako proiektuan oinarrituta. Foru Aldundiaren beka jaso ondoren, Frantzian, Belgikan eta Suitzan ikasi zituen mota horretako eskolak aztertu ondoren. Aldundiak sustatu eta finantzatutako proiektua izan zen, eta landa inguruetako emakume gazteak baserri bat modu eraginkorrean eramateko prestatzeko helburuarekin sortu zen. Eskola Irunen kokatu zen 1923ko abendutik 1925eko ekainera bitartean, lehen ikasturtea Behobian eta bigarrena Landetxa auzoan. Lehen bi urtez egon zen Zizurkilen eta ondoren beste bi urtez Ordizian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude