Domeinu bat zure seme-alabentzat, etorkizunari begirako inbertsio bat marketin pertsonalean

Seme-alabak ditugun guztiok izaten dugu amets haien zoriona, haien hezibidea, eta etorkizunean pertsonak onak, herritar zintzoak eta albait lanbide hoberenekoak izatea.
Beste batzuek ere nahi izaten dute jabego higiezin bat ere edukitzea, adibidez gurasoengandik heredatutako etxe bat, haien ongizatea bermatzeko.
Gaur egun, berriz, bizi garen gizarte gero eta digitalizatuagoan, beste zerbait ere eman diezaiekegu opari seme-alabei, bilobei, bestelako senide edo lagunei: on-line independente izatea, nortasun birtuala, Interneten bereiz eta bakan agertzea.

internet haurrak
Warren Adelman GoDaddy.com Interneteko erregistro-firmaren presidentearen aburuz, “sarean domeinu bat izatea XXI.eko ondare higiezin moduko bat da”. Ideia biak batuta, ondorioa argi dago: zergatik ez eman lehenengo pausua eta haien izen pertsonala domeinu gisa erreserbatu?
Enpresa edo proiektu pertsonal bati ekin dion nornahik badaki domeinuaren aukerak mugatu egiten duela izen komertzialaren hautaketa. Askotan baztertzen dira oso ideia onak, hain zuzen puntucom bat eskuragarri ez dutelako.
Marka komertziala alda daitekeen izena baldin bada, ez da larria. Geure izen per-tsonalaz ari bagara, hor dago koxka.
Marka pertsonala gero eta indar handiago duen kontzeptua da, eta gero eta gehiago lotzen dugu Interneten dugun jardunbidearekin; horixe da gaur egun “marka per-tsonala 2.0” izenez ezagutzen dena. Profesional independente batentzat, izen+deitura.com (edo bestelako domeinua) edukitzea ezinbesteko baliabidea da on-line agertzeko eta beraz sustapen per-tsonal/profesionalerako.
Sarea handitu ahala, eta kontuan hartuta zenbat domeinu-ehiztari dagoen, gero eta zailxeago da merezi duten izenak eskura-tzea. Gainera, zure izena arrunta bada, lehia are gogorragoa da.
20 urte barru, Interneten egiturak eta funtzionamenduak berdintsu jarraitzen badute (auskalo!), ohiko gauza izango da domeinuen eskualdaketak negoziatzea. Baina denboraz aurre egiten badiogu, aurreztuko diegu halako lana gure seme-alabei, haien izenak orain geure eginda.
Pablo Moratinos
Marketing online-aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude