Mylmugan: mugaz gaindiko aholkularitza enpresentzat eta pertsonentzat

Iparraldean bizitzea eta hegoaldean lan egitea oso ohikoa da gaur egun.
Enpresek ere merkatu berrien bila mugaren beste
aldera begiratzen dute.
Bidasoa zeharkatzeko egin beharreko izapideak, ordea, erabat ezezagunak dira gehienentzat.
Behar horiei guztiei erantzuteko Maite Varelak eta Leire Gilek MYLMUGAN Aholkularitza sortu zuten.

mylmugan 10.01.2014 009

MYLMUGAN mugaz gaindiko aholkularitza juridikoa da, bi estatu ezberdinetan lan egin eta bizitzeagatik edota jarduera ekonomikoa burutzeagatik burokraziak eskatzen dituen gestioak kudeatzen dituena.
Partikularrei dagokienez, eguneroko bizitzako kontu guztiak kudeatzen dituzte mugaren bi ertzetan: etxe baten eraikuntza, aseguruarekin arazoak bideratzea, errentaren gaineko aitorpena aurkeztea, ogasunaren inguruko izapideak… Halaber, gizarte segurantzarekiko harremanez arduratzen dira; esaterako, prestazio medikoak, gaixotasun bajak, Carte Vitale delakoaren eskuratzea Frantzian lege-bizilekua dutenei zein bertan lan egin baina bizi ez direnei, langabeziako sorospenak…
Sarri gertatu ohi da ibilgailuekin zerikusia duten gestioak konpondu behar direla frantziar administrazioarekin. Honetan ere aholkularitza integrala eskaintzen dute MYLMUGANeko profesionalek; adibidez, matrikulazioak eta nazioarteko zirkulazio baimenaren homologazioa.
Enpresen kasuan, merkatuei zein bezeroei buruzko ikerketak egiten dituzte, sozietateen eraketak, kudeaketak, kontularitza nahiz balioespenak, eta enpresak aurkeztu edo eguneratu beharreko izapide burokratiko guztiak.
MYLMUGANen profesionalek ez ezik, freelance moduan jarduten duten beste bi lagunek ere lan egiten dute.
Bezeroarekin harreman zuzena eta per-tsonala dute, eraginkortasuna izaki haien lan filosofia. Bakoitzari zerbitzu osoa eskaintzen diote, interesen alde jokatuz eta eginbeharrak betez.
MYLMUGANek Irungo Iparralde hiribidean du bulegoa, Ficoba eraikinean.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.
943 53 77 20

Ibilbide luzeko profesionalak

Leire Gilek eta Maite Varelak sortu zuten enpresa hau. Aholkularitzan formazio handia dute eta eskarmentu handiko profesionalak dira, bai alor pertsonalean bai enpresari dagokionean ere.
Partikularrei bizitoki-aldaketaren zerikusia zuten izapideekin laguntzeko jaio zen aholkularitza, zeren eta, harrigarria bada ere, espezializazio horretakorik ez bai-tzegoen gure inguruan, nahiz eta mugan bertan eduki. Arrazoietako bat da legeria oso zabala dela eta izapideak, ondorioz, konplexuak eta luzeak.
Mugaz gaindiko hiritarra izateak gestio asko eskatzen du: etxea erosi, seme-alabak eduki, jarauspenak, errenta aitorpenak, banantzea… Norberak egiteak hanka-sar-tzeak eta denbora galtzeak ekar ditzake. MYLMUGANEk horiek guztiak taxuz burutzeko laguntza eskaintzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude