Ingeles Barnetegian
Dunboa Eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok Orioko Txurruka ingeles barnetegian egon gara. Eusko Jaurlaritzako Hezkun-tzako Hezkuntza Sailak antolatu dituen Ingelesean Murgiltzeko egonaldien barruan. Programak, ikasleek ikasgelatik kanpoko egoera komunikatiboetan eta ohiko komunikazio harremanetan, atzerriko hizkuntza erabiltzeko aukera izatea du helburu.
Ikasleok irakasle natiboen gidaritzapean aritu gara egonaldian zehar, eta elkarren arteko komunikazioa ingelesez izan da erabat, eta motibagarria izan zedin, hainbat ekintza didaktiko antolatu dituzte. Dirudienez, irakasleen ustez, ingelesaren ezagutza eta erabiltze maila hobetu dugu.
Gaur egun ingelesa jakiteak berebiziko garrantzia du. Horregatik, ahaleginak merezi izan du!
Beste aldetik, aukera izan dugu maila bereko Soraluze eta Mendaro herrietako Eskoletako ikasleekin bost egunetan zehar esperientzia ahaztezin hau elkarrekin bizitzeko. Azken egunean tuentiko izen-abizenak trukatu genituen eta gaur egun harremanak mantentzen ditugu. Agian, oporretan berriro elkar ezagutzeko aukera izango dugu!
Ikasleen iritziak
Oso ongi pasatu genuen eta aldi berean jende berria ezagutu genuen, han baitzeuden Mendaro eta Soraluzeko ikasleak. Irakasleak ere oso onak ziren, eta beraiekin egindako ariketa eta jokoak, baita ere. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, baina tokia polita zen.
Ander
Oso oso ondo pasatu genuen, lagun berri asko egin genituen eta janaria oso goxoa zen. Nire esperientzia oso ona izan da, berriro bueltatuko nintzateke.
Sara
Gehien gustatu zaidana bertan egindako lagun berriak izan dira, beraiekin harremanetan jarraitzen dut Tuentia eta Whatsappen bitartez.
Jonhy
Han lagun onak egin ditut eta whatsappen bidez harremanetan jarraitzen dugu. Janaria ere asko gustatu zait. Irakasleak oso jatorrak ziren eta gurekin asko jolasten zuten.
Ibone
Esperientzi ahaztezina izan da, asko ikasi dugu eta bertan jandako janaria benetan ona izan da.
Nire esperientzia Txurrukan oso ona izan da, lagun berri asko egin ditut, irakasleak oso onak ziren eta asko disfrutatu dugu bertan egindako jolasekin.
Alfredo