Dunboako Auzo Elkarteak 2023/2024 ikasturtean zehar auzoan egingo diren ikastaroen berri eman du

Dunboako Auzo Elkarteak 2023/2024 ikasturtean auzoko elkartean  eskainiko diren ikastaroen berri eman du. Guztira 5 ikastaro eskainiko dira. Gainera, Dunboa auzo elkarteko liburutegia, internet eta WI-FIa erabiltzeko aukera ere eskainiko da.

Aurtengo ikasturtean haur eta helduentzako pintura tailerrak, sevillanak, biodantza, pilates eta genealogiako tailerrak eskainiko dira. Jarduera bakoitzeko begiraleen eta ordutegien zerrendak ikusgai daude Elkarteko iragarki-taulan. Informazio gehiago eskuratzeko ekintza bakoitzaren jarri behar dira interesdunak harremanetan. Ekintzetan parte hartzeko, auzo elkarteko bazkidea izan behar da edo bazkide egiteko alta eman behar da eta horren kudeaketa ekintzaren begiralearen laguntzarekin egin daiteke.

Mensuren hitzaldia

Era berean, Dunboa Auzo Elkartetik jakinarazi denez, urriaren 18an, asteazkenean, José Mensurok, Mensuk, “La verdad sobre Elena” liburuari buruzko hitzaldia emango du auzo elkartean. Hitzaldia arratsaldeko 19:30ean izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude