Ezezagunok Antzerki Elkarteak hiru sari jaso ditu Juan Mayorga Eszenamateur sarietan

Ezezagunok Antzerki Elkarteak guztira hiru sari jaso berri ditu Juan Mayorga Eszenamateur sarietan. Escenamateur, antzerki amateurraren konfederazioak antolaturiko sariak dira. Sari banaketa larunbatean, martxoaren 29an, egin zen, Manzanares antzokian. Sariketaren XII. edizioa izan da.

Antzerki elkarte irundarrak hiru sari jaso zituen. Batetik, Jantzien diseinu onena Juan Mayorga Escenamateur Saria. Bestetik, Egiletza edo Egokitzapen Onenaren Juan Mayorga Escenamateur Saria. Azkenik, Antonio Morillas Antzerkiko Baloreen saria ere jaso zuten, inklusio eta aniztasunaren adibdie izateagatik.

Ana Pérezek, Luisma Morenok eta Miren Echeverríak abiatutako antzerki proiektuaren ordezkaritza bat bertan izan zen saria jasotzeko. “Exacticamente Diversa” antzezlanarengatik jaso dute saria. Antzerki elkarterik pozarren agertu dira sariak jaso ostean, 18 urteko lanaren ondoren, izendapen sarituek proiektuari ikusgarritasuna ematen lagunduko dutelakoan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude