Fran Justok ez du Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian

Real Uniónek jakinarazi du Fran Justok ez duela klubean jarraituko datorren denboraldian. Millán Fernándezek (bigarren entrenatzailea), Erik Penedok (prestatzaile fisikoa) eta José Antonio Portillok (analista) ere ez dute talde teknikoan jarraituko.

Justok ligako 25 partidatan zuzendu du taldea, 9 garaipen, 12 porrot eta 4 berdinketarekin. Guztira, Real Uniónek 2023/24 denboraldian lortutako 43 puntuetatik 31 lortu ditu. Datu horiei gehitu behar zaizkie RFEF Kopako fase autonomikoan lortutako bi garaipenak eta Luancon, txapelketako fase nazionaleko lehen partidan, jasotako porrota.

Real Uniónek beraien profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zortea opa nahi die.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude