Caser Residencialek Irunen Anakan eta Hondarribian Betharramen dauzkan egoitzetan dena prest daukate Gabonetako ospakizun egunei ongietorria egiteko. Horretarako, egoitzetako bazter ezberdinak zuhaitz, jaiotza, eskulan eta bestelako apaingarriekin atondu dituzte urteko azken egunak agurtu eta urte berria jasotzeko. Hortaz gain, abenduko hilabetean zehar egoiliarrentzako hainbat ekintza eta irteera antolatu dira.
Gabonak direla eta antolatutako ekintzen eskaintza zabala dela medio, abenduko egunetan zehar egoiliarrek ez dute aspertzeko astirik izango. Izan ere, gustu guztietarako ekintzak prestatu dira. Zentzu horretan, urtero antolatzen diren eta tradizioan bihurtu diren hitzorduak errepikatuko dituzte. Donostiako Aquariumeko langileak bi egoitzetara hurbilduko dira zetazeoen inguruko tailerra eskaintzeko. Bestetik, Gabonetako beste hitzordu ezinbestekoa Donostiako Gipuzkoa plazako lorategietan jarritako jaiotza ikusteko antolatzen den irteera izaten da eta, nola ez, txangoa errepikatuko dute aurten.
Bestetik, musika emanaldiak Caser Residencial egoitzen Gabonetako programazioaren beste indarguneetako bat izango dira. Hain zuzen ere, abenduko hilabetean zehar hainbat musika emanaldi antolatu dira Anaka zein Betharrameko egoitzetan, beti ere, eskualdeko elkarte, abesbatza eta talde ezberdinen kolaborazioari esker. Horien artean, Nagusilan, Eskifaia, La Salle, Irungo Kontserbatorioko eta Kasino Zaharra abesbatzen emanaldiak izango dira, besteak beste. Bestetik, Gabonetan girotutako eskulan tailerrak antolatu dira. Hortaz gain, urtean zehar antolatzen diren tailer eta ohiko ekintzei eutsiko zaie Gabonetan, bingo eta txokolata bereziak izango direlarik.
Musika ekitaldiez gainera, egutegiko egun seinalatuak behar bezala ospatuko dira. Abenduaren 21ean Santo Tomas eguna ospatzeko egoiliarrek txistorra jateko aukera izango dute, beste ekintza batzuen artean.
Ondoren, Gabon-gau, Eguberri eta Urtezahar-gauean otrodu bereziak prestatuko dira, mahaiaren inguruan elkartu eta Caser Residencial egoitzak osatzen dituzten egoiliar, senide eta profesionalen artean egun urteko egunik berezienak elkarrekin ospatzeko.