Oiasso Museoak ‘Corazón porque rima con melón’ bakarrizketa komikoa hartuko du apirilaren 4an, ostiralean. Garazi San Martinen obra. 18:30ean hasiko da eta sarrera doakoa izango da, interesdunak leku guztiak bete bitartean sartu ahalko dira aretora. Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak, Irungo Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan antolatutako ekintza da.
‘Elkarrizketa feministak‘ programaren barruan izango da emankizuna, eta maitasun erromantikoaren eta polimaitasunaren esparruko esperientziak eta, zehazki, LGTBIQA+ pertsonek mundu heteronormatibo batean bizi dituzten egoerak ekarriko ditu, oso abesti ezagunen bertsioen aitzakiarekin; lehen pertsonan kontatutako istorioak, harreman sanoagoen eraikuntza bultzatzea dutenak helburu. Gainera, bakarrizketaren ondoren, ikus-entzuleek Garazi San Martin aktore, komiko eta sortzailearekin eztabaidatzeko aukera izango dute.
“Elkarrizketa feministak”
‘Elkarrizketa feministak’ programa foro berri bat da, urtarrilean sortua, hilean behin gai edo formatu berri bat abiapuntu hartuta emakume zein gizonengan eragina duten askotariko errealitate berriak ezagutaraztea eta haiei buruz hausnarraztea duena helburu.



