Garraio publikoko zerbitzua indartu eta disuasio-aparkalekuak aktibatu dira asteburu honetarako Irunen

2024ko San Pedro eta San Martzial Festetan espero den jendetza dela eta, bereziki bihar ekainaren 15ean, larunbatean, Camelaren kontzertuan, Irungo Udalak neurri bereziak hartu ditu. Udaletik jakinarazi dutenez, ekainaren 15ean garraio publikoko errefortzua emango da. Halaber, disuasio aparkalekuak egongo dira hiritarrentzat.

Euskotren zerbitzuan errefortzua

Alde batetik, bihar larunbata, ekainak 15a, Euskotreneko zerbitzua indartuko da eskaeraren arabera.

Lurraldebus

Ekainaren 14 eta 15ean, kontzertuak direla eta, zerbitzu bereziak eta geraleku aldaketak izango dira Lurraldebusen.

Ostiral larunbat bitarteko gauean, hau da, ekainaren 14tikk 15erako gauean:

E77 Hondarribia Donostia:

  • Hondarribia: 23:00, 00:00, 01:00, 02:00
  • Donostia: 23:50, 00:50, 01:50, 02:50

E78 Hondarribia-Irun:

  • Hondarribia: 23:15, 23:45, 00:15, 00:45, 01:15, 01:45, 02:15
  • Irun: 23:30, 00:00, 00:30, 01:00, 01:30, 02:00, 02:30

Larunbat igande bitarteko gauean, hau da, ekainaren 15etik 16rako gauean:

E77 Hondarribia Donostia:

  • Hondarribia: 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00, 06:00
  • Donostia: 23:50, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50, 04:50, 05:50

E78 Hondarribia-Irun:

  • Hondarribia: 23:15, 23:45, 00:15, 00:45, 01:15, 01:45, 02:15, 02:45, 03:15, 03:45, 04:15, 04:45, 05:15, 05:45
  • Irun: 23:30, 00:00, 00:30, 01:00, 01:30, 02:00, 02:30, 03:00, 03:30, 04:00, 04:30, 05:00, 05:30, 06:00

Disuasio aparkalekuak

Gainera, Udalak, modu ohiz kanpokoan, Dunboa HLHI (Martxoak 8 kalea) eta Eguzkitza BHIko (Olaberria Errepidea, 6) eskolen aparkalekuak egokitu ditu disuasio aparkaleku bezala. Aparkaleku horiek ekainak 14an, 15:00etatik aurrera irekiko dira, eta irekita mantenduko dira igandera, ekainaren 16ko 12:00ak arte.

Era berean, Irungo Udalak gogoratu du Ficobako lurpeko aparkalekua, 200 plaza dituena, ere irekita egongo dela Camelaren kontzertua amaitu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude