Santi Jimenez Gazteriako ordezkariak ‘Gazteartean Fest’ ekimena aurkeztu du ostiral honetan, 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzat. Asteburu osoan zehar, Zabaltza plazan hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute. Hitzordua urriaren 23an, larunbata, eta 24an, igandea, izango da. Egitaraua doakoa izango da, kontzertuak eta tailerrak barne.
Ordezkariak nabarmendu nahi izan du “ekimen hau Gazteria arloatik abian jartzen ari garen programa sortaren barruan kokatzen da, Irungo gazte bizitza dinamizatzean arreta jarriz, gure gazteak eta adingabeak hiriaren funtzionamenduan partaide senti daitezen”. Programa honako hau da:
URRIAREN 23AN:
12:00 – Masterclass SHUFFLE by MARKTORE
17: 00etatik aurrera musika:
IUNE BERMEJO 18:15 – 18:30
ANNE LUKIN 18:30 – 19:45
BULEGO 20:00 – 21:30
URRIAREN 24an:
- 11:30/13:30 DJ ARTIE ESCOLAR & GRAFFITY TAILERRA -GKO
- 17:00etatik aurrera, musika:
TELONEROAK – LAINA ETA KEPA 17:30 – 18:00
KONTZERTUAK:
Kai NAKAI 18: h 19 h
SANTA SALUT 19:15 – 20:15
HENS – 20:30 21:30
Igandero
Igandean ‘Igandero‘ izango da, Irungo igandeetan jardueraz betetzen den programa, eta orain arte tokiko artisautza azoka eta futbol eskoletako ekimenak izango dituena. Gazteartean Fest hilaren 24an Garapen Jasangarriko Helburuak (GIH) sustatzen dituzten totem edo panelekin biziko da. Helburu horiek aste honetatik aurrera jarriko dira Kolon pasealekuaren erdiko zatian, oinezkoentzat eta txirrindularientzat erreserbatuta.