Irungo Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Arloak antolatuta, Irungo Emakumeen Etxeak “Kulturarteko ikuspegia emakume eta pertsona/migratuekiko harremanetan” hitzaldi-tailerra hartuko du asteazkenean, azaroaren 6an. Bertan, migratzaileen egoera aztertuko da, batez ere emakume migratzaileena egungo gizartean. Hitzordua 18:00etan hasiko da eta 20:00ak arte luzatzea aurreikusten da.
Hitzaldi-tailerra Irungo Udalak 2024rako aurreikusitako Kulturartekotasun, Immigrazio eta Bizikidetza ekintzen barruan kokatzen da. Ekimen horien helburua da hirian bizikidetza hobetzea, diskriminazioa murriztea eta gizarte-kohesioa areagotzea da. Topaketara joateko interesa duten pertsonek pertsona migratzaileen inguruan dauden aurreiritziak eta estereotipoak ezagutu ahal izango dituzte, eta balizko egoera diskriminatzaileak identifikatzen ikasiko dute. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Arloak azaldu duenez, jarduera hiriko emakume-elkarteetan edota elkarte feministetan elkartutako emakumeei zuzenduta dago. Interesatuek doan eman ahal izango dute izena azaroaren 5era bitartean, udalaren webgunearen bidez.