Irun xake txapelketen egoitza bihurtu da. Irailaren 27an, larunbata, Gipuzkoako Zirkuitua jokatu zen banakako blitz modalitatean. Urriaren 4an, larunbatean, Gipuzkoako Blitz taldekako txapelketaren txanda izan zen. Lehiaketek parte-hartze handia izan dute, batez ere taldekako modalitatean, parte-hartzea aurreko edizioetan baino askoz handiagoa izan baitzen.
Iraila amaieran eta urri hasieran Irunen jokatutako txapelketak ez dira azkenak izango. Izan ere, urriaren 11tik, larunbatetik, azaroaren 22ra, larunbatera kategoria absolutuko Gipuzkoako Banakako Txapelketa ere Irunen jokatuko da, oraingoan Bidasoa Xake Klubaren lokalean.
Gipuzkoako Banakako Blitz txapelketa
Larunbatean jokatu zen, Gipuzkoako Banakako Blitz txapelketa, FGAk antolatuta, Salto Bidasoa Xake eta Irungo Udalarekin lankidetzan. Oier Sarasketa izan zen txapelketaren irabazlea, Kbi Zumaia taldekoa. Txapeldunordea berriz, F.J. Torres Bidasoa Xake klubekoa eta hirugarrena Patxi Moreno H. Marlaxka klubekoa izan ziren.
Lehiaketa irailak 27an jokatu zen 16:30ean Irungo Palmera-Montero Gunean, 11 txanda eta 3 ‘+2 “-ko joko-erritmoarekin. 54 jokalarik parte hartu zuten, horietatik 14 Bidasoa Xake klubekoak, guztiak Gipuzkoako federazio-lizentzia indarrean zutenak.
Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa
Larunbatean, urriaren 4an jokatu zen, FGAk antolatutako, Salto Bidasoa Xake eta Irungo Udalarekin lankidetzan antolatutako Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa. Gros M Taldea izan zen txapelduna, 22 talderen artean garailea izan zena. Gros A txapeldunordea eta Alfil A hirugarren sailkatuak izan ziren.
Lehiaketa urriaren 4an jokatu zen, larunbata, 16:30ean, Irungo Palmera-Montero Gunean, 10 txandekin eta 3 ‘+2 “-ko joko-erritmoarekin. 88 jokalarik parte hartu zuten 22 taldetan, horietatik 4 Bidasoa Xake klubekoak, guztiak Gipuzkoako federazio-lizentzia indarrean zutenak.
Arbitrajea Lukas Iruretagoyena Nazioarteko Arabiroak egin zuen, eta sari banaketa Carlos Pascual Txapelketaren zuzendariak. Antolatzaileek aurtengo parte-hartze zabala nabarmendu dute, aurreko edizioetan baino askoz handiagoa izan da, Gipuzkoako xakea hazten ari dela erakutsiz.