Gure Artean programa martxan jarriko da berriro, Irunen bizi diren emakume migratzaile eta ez-migratzaileak elkartzeko. Irungo Emakumeen Etxean antolatzen diren jardueren bidez, interesdunei hiriko gizartean integratzen laguntzen die. Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak Kulturarteko Bitartekaritza Programaren esparruan antolatzen duen jarduera finkoetako bat da. Programan parte hartzeko izen ematea doakoa da eta telefonoz deituz egin behar da.
2024an, hainbat nazionalitatetako 55 emakumek parte hartu zuten Gure Artean programako lantaldeetan. Prozesua errazagoa izan dadin, parte hartu nahi duten emakumeek telefonoz eman behar dute izena, Bitartekaritza Soziokulturaleko zerbitzura deituta edo idatzita: 943 505 635 / 602 218 196. Astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan. Zerbitzuak 09:30etik 13:00etara arte ematen du arreta, eta, ostegunetan, 16:00etatik 19:00etara arte. Inskripzioa doakoa da.
Babes eta elkartasun sarea
Proiektuaren helburua emakumeen artean babes eta elkartasun sare bat sortzea eta Irungo gizartean integratu daitezen bultzatzea da. Horretarako, parte hartzaileek beren interes eta esperientzien berri ematen diote elkarri; hiriko ohituren, kulturaren, baliabideen eta zerbitzuen berri jasotzen dute; eta enplegu bilaketa eta prestakuntza gaiak lantzen dituzte. Gainera, aisialdiko jarduerak antolatzen dira, eta behar duten emakumeei hizkuntza praktikatzeko aukera ematen zaie.
Emakumeek bi talde osatzen dituzte, irailetik ekainera, eta bakoitzak hobekien doakion ordutegia aukeratzen du: ostegun arratsaldekoa (17:00-18:30) edo ostiral goizekoa (10:00-11:30). Saioak astean behin izaten dira, Irungo Emakumeen Etxean, betiere eskola egutegia kontuan hartuz eta eskola oporrak errespetatuz, eta ordu eta erdi irauten dute. Parte hartzaileei bertaratze ziurtagiria ematen zaie.