GORKA MARTINEZ
unpaisenmimochila.blogspot.com
Denbora: 3 ordu (geldialdirik gabe).
Gailurra: Igorin (459 m).
Zailtasun-maila: Erraza.
Ibilbide laburra, desnibel gutxikoa eta ondo seinaleztatua. Ibilbidea Hernaniko Epele auzoan abiatzean da, autoa auzoko aparkaleku batean utzi ostean. PR-Gi 1002ko marka zuri horiak jarraituz basoan murgilduko gara ibaiaren alboko bidezidorrak jarraituz. Aldapa igo ostean, Igoineko muinora iritsiko gara (1:00), horren ostean, Igorineko gainera (459m) joan-etorriko ibilbidea egiteko.
Jaitsierako ibilbidean Igoin mendixkako trikuharriak bisitatzeko atsedenaldia egingo dugu. Igoingo lepoa I eta Igoingo lepoa II izeneko trikuharriak ikusi ahalko ditugu bertan. Ibilbidearekin jarraituko dugu Arritxuetako (373m) gaina igaro arte. Arritxueta eta Akolako lepoa II trikuharriak ikusi ostean, ibilbideko azken aldapa igoko dugu Akolako gainera igotzeko (2:00).
Ibilbidearekin jarraituz hobekien kontserbaturiko trikuharria ikusteko aukera izango dugu: Sagastietako lepoa trikuharria. Ibilbide biribilarekin amaitzeko, behera doan bidexka hartuko dugu eta, aurrera egin ahala, zementuzko pista eroso batek hasierako puntura eramango gaitu.