Amalia Martínez de la Puente
Egun bereziak dira eta ahalegina merezi dute. Nik txikitako oroi-tzapen politak ditut. Beraz, gaur egun ondoko belaunaldikoen-tzat ere onena nahi dut. Etxea apaintzen eta janaria eta edaria erosten gastatzen dut batez ere. Erregeen eguna oso garrantzi-tsua da niretzat. Xumea baldin bada ere, familiako kide bakoi-tzari opari bana erosten diot.
Ana San José
Janariari dagokionez, egia da ohi baino gehiago erosten eta gastatzen dugula, baina merezi duela uste dut. Data bereziak dira, familiarekin eta lagunekin elkartzeko aukera ematen dutelako. Urtean behin egiteagatik ez da ezer gertatzen. Oparietan ere, gauza bereziak erosteko aprobetxatzen dugu. Arropa baldin bada, jantzi garestiagoak erosten ditugu, adibidez.
Unai Andueza
Egia da normalean opari erabilgarriak erosten ditugula. Baina Gabonak existituko ez balira, agian ez genuke behar hori ikusiko. Behintzat ez genituzke hainbeste gauza erosiko. Janariari dagokionez, berdin. Eskertzen da gauza gozoak jateko aukera, baina batzuetan gastua gehiegizkoa izaten dela iruditzen zait. Gainera, urtean zehar badaude beste data batzuk ospakizunak merezi dituztenak.
Iñaki Campón
Gabonetan beti gehiago kontsumitu izan den arren, azken urteotako krisiarekin nabarmen behera egin duela uste dut. Lehen diru gehiago xahutzen zela esango nuke. Familiarekin mahaian eser-tzeak beti ekartzen du janarian eta edarian gehiago gastatu beharra. Baina krisiarekin autokontrol maila handiagoa garatu du jende askok.
Maider Mihura
Gehiago kontsumitzen dela argi dago. Janarian adibidez, gehiegizko bazkariak eta afariak egiten dira Gabonetan. Gero egia da bizpahiru egun pasatzen ditugula soberakinak jaten. Horrek gastua orekatu egiten du. Oparitan diru gehiago xahutzen dugu. Orain gustuko dudan moda bat asteburuetarako “planak” oparitzea da.
Lourdes Ortego
Askoz gehiago kontsumitzen da Gabonetan. Hala ere, krisi ekonomikoa dela eta, beharrezko gauzak erosteko ohitura hartu dugu. Etxean egiten dugu ahalegin hori, batez ere. Ilobekin, adibidez, ez da horren erraza.